Kontratazio Publikoa Euskadin

www.euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Kontratazio Publikoa Euskadin
 
Kontratazio Publikoa Euskadin

Eusko Jaurlaritzako Kontratazio Publiko Elektroniko ereduaren alerta goiztiarrak kontratazio-espedienteak abiatzekotan direlako.

Argitalpen-data: 

Kontratazio Publiko Elektronikoko Idazkaritza Teknikotik jakinarazi nahi dizugu Eusko Jaurlaritzako eta Zuzenbide Pribatuko Erakunde Publikoetako lizitazio publiko zenbait argitaratuko dela laster.

Zure erosotasunerako, lizitazio prozesua Internet bidez egin dezakegu Kontratazio Publiko Elektronikoaren Sistema erabilita.

Bestealde, une honetan lehiaketa elektronikoko aplikazioan indarrean dauden espedienteak honako hauek dira:

  • Kultura:
    • Euskadiko dinamizazio kulturala eguneratu eta garatzeko lanak (18/19).
  • Lana eta Justizia:
    • Justizia Administrazioa bere helburuak lortzeko beharrezko bitartekoez hornitzeko helburuarekin, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako lurralde Historikoetan dauden organo judizialek eskatutako peritazio ekonomikoak egitea
    • JustiziaIKUS, JustiziaIKUSbi bisten grabazio-sistemara migratzeko beharrezkoak diren zerbitzu eta horniduren kontratazioa- EAEko Justizia Administrazioko epaiketa-aretoetako bideokonferentzia eta grabazio-sistemen berritze, eguneratze eta...
  • Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia:
    • Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako segurtasun pribaturako zerbitzu kontratua.
  • VISESA:
    • VISESArentzat Basaurin, Sarratuko I. eremuko N.I.2.2 lursailean 65 BOE eraikitzeko obrak, eta Sarratuko itun-batzarrerako urbanizazio proiektuaren 3. fasea egikaritzea.
    • Honako toki hauetako lanen egikaritze-proiektua idazteko eta zuzendu eta ikuskatzeko aholkularitza nahiz laguntza kontratuak esleitzeko lizitazioa, Gordexola (B-108), Getxo-Iturribarri (B-125), eta Getxo-Iturribarri (B-126).
  • EJIE:
    • Gardentasunaren web atarirako Zerbitzuak Datuak Bistaratzearen bidez. ESKAINTZA ELEKTRONIKARENTZAT ESKLUSIBOKI PRESTATUTAKO ESPEDIENTEA.
    • 2018rako Nagios produktuen lizentziamenduaren horniketa. ESKAINTZA ELEKTRONIKARENTZAT ESKLUSIBOKI PRESTATUTAKO ESPEDIENTEA.
    • Osakidetzako lanpostua Baterara bateratzeko Zerbitzu Profesionalak. ESKAINTZA ELEKTRONIKARENTZAT ESKLUSIBOKI PRESTATUTAKO ESPEDIENTEA.
    • EJIEko biltegiratze-azpiegiturak handitzeko hornikuntzen kontratazioa. ESKAINTZA ELEKTRONIKARENTZAT ESKLUSIBOKI PRESTATUTAKO ESPEDIENTEA.
  • Hezkuntza:
    • .....
  • Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak
    • "Gonzalo Nardiz Bengoetxea 2018" sarien banaketa ekitaldia diseinatzeko, antolatzeko, protokolorako, ekoizteko eta gauzatzeko laguntza teknikoa.
    • Donostiako kaian segurtasun eta zainketa zerbitzua.
  • Gipuzkoako Foru Aldundia:
    • Gipuzkoako Foru Kontratazioen Zentralaren bidez energia elektrikoaren hornidura kontratatzeko esparru akordioa.
  • Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza:
    • 2018/2019 eraikuntza eta etxebizitzari buruzko estatistikaren eta higiezinen eskaintzari buruzko inkestaren landa-lana burutzea.
    • Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko publizitate-tarteak prentsan, irratian, telebistan, kanpoko euskarrietan eta on line erosi eta planifikatzea.
    • Santurtziko (Bizkaia) E.U.2 urbanizatzeko obren 1. lotea egiteko obra.
  • SPRI:
    • SPRIri laguntzeko aholkularitza zerbitzua egitea, Euskadin Enterprise Europe Networkeko kidea eta koordinatzailea den heinean.
    • Euskadiko banda zabal ultraazkarraren behatokiari aholkularitza eta laguntza zerbitzua.

    Espediente horiek Lizitazio Elektronikoaren bidez egin daitezke, beraz, Eusko Jaurlaritzako Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzak lizitazio elektroniko sistema erabiltzera gonbidatzen ditu espedientea interesatzen zaien enpresak, modurik erosoena eta seguruena baita.

    Eusko Jaurlaritzako Kontratazio Publiko Elektronikoari buruzko informazio guztia web gune hauetan dago: www.contratacion.eus edo www.contratacion.euskadi.eus.

    Era berean, gogorarazi nahi dizugu Kontratazio Elektronikoko Erabiltzaileen Zentroa zure zerbitzura dagoela 012 zenbakian (Zuzenean) eta horko teknikariek lagun zaitzaketela lizitazio elektronikoaren prozesuan.

    Eusko Jaurlaritzak bere balizko hornitzaileen artean kontratazio elektroniko motak hedatzeko gogoa duela adierazi nahi dizugu berriro ere, eredu hori Administrazioarentzat eta Euskal Enpresentzat ona izango delakoan

    "Alerta goiztiar" kontzeptua: sarrera.

    Idazkaritza Teknikoko arduradunak hasieratik ohartu dira merkaturatutako lizitazio elektronikoetan emaitza onak lortzeko beharrezkoa dela enpresei aurrez adieraztea, lizitazio elektronikoa egiteko baldintza tekniko-administratiboak ezagutu ditzaten eta baldintza horiek bete, trebatu eta praktikatu ditzaten.

    Horrela, bada, 2006 hasieratik daude abian "Alerta goiztiarrak" lizitazio elektronikoa egin daitekeen espedienteetan.

    Kontratazio Publiko Elektronikoko Idazkaritza Teknikoak jakiten duenean Sailek kontratazio-espedienteak abian jarriko dituztela, kontratazio-espedientea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu baino 30-45 egun lehenago igortzen da Alerta goiztiarra. Horri esker, interesatutako enpresek denbora dute lizitazio elektronikoa prestatzeko eta trebatzeko.

    Alerta goiztiarra zabaltzeko ohiko bideak.

    Alerta goiztiarra honela zabaltzen da gehienetan:

    • www.contratacion.euskadi.eus:
      • Kontratazio Publiko Elektroniko Ereduaren web gunean berriak izeneko atal bat dago eta hor argitaratzen da Alerta goiztiarra.
    • Mezu elektronikoa igortzen die zuzenean Idazkaritza Teknikoak enpresa hauei:
      • Kontratisten Erregistro Ofizialean izena emandakoei, kontratatu behar den jarduerarekin lotura baldin badute
      • Saileko enpresa lizitatzaileei, argitaratu behar den espedientearen antzekoetara aurkeztu baldin badira azken urteetan
    • Lehiaketei buruzko informazioa igortzen duten enpresa espezializatuei jakinarazten zaie:
      • Gestboes (Bilbo).
      • Infonalia S.L. (Bilbao).
      • Inforboe (Madril).
      • Acobur Asesores S.L. (Madril).
      Kontratazio Publiko Elektronikoa urrats bakarrean
      • Lizitazio elektronikoa
      • Elektronikoki lizitatzea Kontratisten Erregistro Ofiziala inskribatu gabeko enpresen kasuan
      • Elektronikoki lizitatzea Enpresen Behin-behineko Elkarteen kasuan
      • Erregistroan izena ematea, berriztea eta aldaketak
      • Egiaztagiria automatikoki berritzea
      • Kontratisten Erregistro Ofizialako zenbakia kontsulta
      • Ziurtagiria deskargatzea
      • KEO-Ziurtagiria Egiaztapena
      • Kontratuen Erregistroa
      Euskadi, auzolana