Hasiera-ra joan

Alta emateko edo inskribatzeko prozedura

Alta ematea eta berritzea telematikoki egiten da Lizitatzaileen Erregistroaren aplikazioaren bidez.

Prozedura horiei ekin aurretik, gomendio eta jarraibide hauek hartu behar ditugu kontuan:

  • Nabigatzaile hauek onartzen dira (beti bertsio eguneratuenak edukitzea gomendatzen dugu): Internet Explorer 11 edo berriagoa, Firefox Quantum 62 edo berriagoa, Chrome 70 edo berriagoa, Safari 12 edo berriagoa, Opera 56 edo berriagoa.
  • Sinadura elektronikoko ziurtagiri onartu bat eduki behar da: txartel, token edo disko bidezkoa.
  • Ziurtagiri hauek onartzen dira: kontsultatu esteka hau (leiho berri batean irekitzen da).
  • Agiriak sinatzeko mekanismoa: osagarri honen bidez egiten da: id@zki desktop; horretarako, ezinbestekoa da ordenagailuan osagarri hori instalatuta edukitzea (deskargatu Izenperen webgunetik (leiho berri batean irekitzen da)); ez baduzu, sinadura prozesuan ere instalatu ahal izango duzu.
  • Garrantzitsua da prozedura guztietan eskatzen diren fitxategi digital guztiak zure ordenagailuan edukitzea eta gordetzea, izapidea azkar eta arazorik gabe egin dadin.
    Alta emateko edo inskribatzeko prozedura.

Prozedura telematikoa abiarazten duen aplikaziora sartu aurretik alta emateko prozesuan eskatuko diren fitxategi digital hauek eduki behar dira; fitxategiak zure ordenagailuan edo USB batean gorde behar dituzu:

  • Enpresaren eskriturak (eratze-eskriturak, estatutu egokitzeak, ahalordea ematea, administratzaileen izendapena, kapital zabaltze edo murrizteak, izen sozialaren aldaketa, egoitza sozialaren aldaketa, helburu sozialaren aldaketa...): dokumentuek jatorrizkoaren kopiarekiko leialak izan behar dute, eta, hala badagokio, dagokion erregistroan inskribatuta dagoela ere agertu behar da (merkataritza-erregistroa, kooperatiben erregistroa, fundazioen erregistroa eta abar). Ezin da kopia arruntik aurkeztu.
  • Ekonomia-jardueren gaineko zerga: Alta eman izanaren agiria eta azken ordainketa-agiria, edo, bestela, hura ordaintzetik salbuetsita dagoela egiaztatzen duen agiria, dagokion diru-bilketa erakundeak emana.
  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean dituela erakusten duten ziurtagiri positibo eguneratuak, erakunde administratibo eskumendunek jaulkiak. (administrazio publikoarekin kontratuak egin ahal izateko ziurtagiri positiboaren eredua).
    Ikusi eredua>> (PDF, 1010 KB) (leiho berri batean irekitzen da)
  • Zerga-betebeharrak egunean dituela erakusten duten ziurtagiri positibo eguneratuak, erakunde eskumendunek jaulkiak. (administrazio publikoarekin kontratuak egin ahal izateko ziurtagiri positiboaren eredua).
    Ikusi eredua>> (PDF, 504 KB) (leiho berri batean irekitzen da)
  • Sailkapen ziurtagiriak, Ekonomia eta Ogasun Ministerioaren Administrazio Kontratazioaren Aholku Batzordeak emanak, baldin eta ziurtagiri horiek badituzte bakarrik.

Dagokien ogasun-sailek eta Gizarte Segurantzak emandako ziurtagiri positiboek gehienez hilabeteko antzinatasuna eduki behar dute (alta edo berritzea aurkeztu zenetik).

Alta emateko edo inskribatzeko prozesua amaitu ostean, baldin eta jakinarazpen elektronikoa jaso bada, aukera egongo da berritze automatikoa aktibatzeko. Horretarako, aplikazioko azken fitxan sartu behar da (Berritze automatikoa), baimen bat sinatu, berritzea izapidetzen ari den ahalordeduna nor den adierazi eta jakinarazpenetarako ziurtagiri digitala hautatu.

Alta emateko

Prozesua aktibatzeko esteka honetatik sartu behar da Lizitatzaileen Erregistroko aplikaziora:

Berritze automatikoaren eskabidera sartzea

Azken aldaketako data:

Euskadi, auzolana