Hasiera-ra joan

Informazio orokorra

Atal honen bidez, kontratu publikoak modu erraz batean ikusgai jartzeko sarbide bat gaitu nahi da, ezagutzari eta gardentasun publikoari lekua egiteko.

Adjudikaziodunen profilak bilatzeko menuan, zenbait bilaketa-irizpide erabil daitezke, zer bilatu edo zer txosten eskuratu nahi den.

Administrazio publikoaren alorreko gardentasunak esan nahi du Eusko Jaurlaritza lantzen ari den gai guztiak ireki egiten zaizkiela herritarrei, zeinak, informazioa eskuartean izanik, haiei interesatzen zaien erabakietan parte hartzeko gai izan baitaitezke. Herritarrei haiek administrazioarengan jarri duten boterearen zati bat itzultzea da, beraz, gardentasuna, publikoa, denona dena, eraikitzen parte hartu eta horretan lagundu dezaten.

Gardentasuna gizarte-eskakizun bat da, eta administrazio publikoak eskubide horri heldu eta bete egin behar du. Informazioa, beste lehengai batzuen antzera, ondasun bat da, prozesatu egin behar dena; balio ekonomikoa sortzen du; nolabaiteko informazio eskasiak, berriz, botere-harreman asimetrikoak sortzen ditu. Interneti eta gizarte-webguneei esker birdefinitzen ari da goitik behera joko-eremua, herritarrek protagonismo handiagoa hartu dutelako: gizartea hobeto informatuta dago eta oraindik ere hobeto informatuta egon nahi du, eta konprometituago, gai publikoetan. Ez da “utzi ikusten” soil bati erantzuten dion zeregin pasibo bat; aitzitik, herritarrak ondo informatuta edukitzea ahalbidetzen duten politikak eskatzen ditu.

Azken aldaketako data:

Euskadi, auzolana