Hasiera-ra joan

Informazio orokorra

Euskal Autonomia Erkidegoko Lizitatzaileen eta Enpresa Sailkatuen Erregistroa sortu zen Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoarekin kontratatzen duten edo kontratatu dezaketen banakako enpresei edo enpresa sozialei buruzko datuak biltzeko zentro bat behar zelako.

Datu horiek EAEko administrazio publikoen kontratazio-organoen eskura jarri dira, erregistroan inskribatuta dauden enpresen gaineko kontsultak egiteko eta haiei buruzko informazioa eskuratzeko.

Lizitatzaileen Erregistroan inskribatuta egoteak dituen abantailak

  • Enpresek parte hartzen duten lizitazio-prozesuen izapidetzea sinplifikatzea eta arintzea, eta, zenbait kasutan, dokumentazio erredundantea entregatu beharrik ez izatea.
  • Inskribatuta dagoen enpresa bakoitzak horren berri ematen duen ziurtagiri bat du; horri esker, Euskal Administrazio Publikoaren lizitazioetara aurkez daitezke. 6 hilabeteko iraupena du, eta behin sei hilabete igarotakoan berritu egin beharko da (ikusi automatikoki berritzea).
  • Komeni da adieraztea gero eta administrazio gehiagok egiten duela prozedura hori telematikoki, eta horrek asko errazten duela prozesua enpresentzat.
  • Lizitatzaileen erregistroan inskribatuta egonez gero eta ziurtagiria indarrean, enpresek zuzenean erabil dezakete lizitazio elektronikoaren aplikazioa.

Azken aldaketako data:

Euskadi, auzolana