Kontratazio Publikoa Euskadin

www.euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Kontratazio Publikoa Euskadin
 
Kontratazio Publikoa Euskadin

Lizitatzaileen eta Enpresa Sailkatuen Erregistroa

 

 

 

ORRIALDE HONEN EDUKIA GARATZEN ARI GARA.

OHAR GARRANTZITSUA!

2018ko uztailaren 1etik aurrera, EAEko Lizitatzaileen eta Enpresa Sailkatuen Erregistroarekin egin beharreko tramiteak elektronikoki egingo dira

 

ENPRESA LIZITATZAILEEI JAKINARAZTEN ZAIE APIRILAREN 30EKO ONDARE ETA KONTRATAZIO ZUZENDARITZAKO 51/2018 EBAZPENA. HORREN ARABERA, EAEKO LIZITATZAILEEN ETA ENPRESA SAILKATUEN ERREGISTROAREKIN DITUZTEN HARREMANAK ELEKTRONIKOI EGITEKO DERRIGORTASUNA EZARTZEN DA 2018KO UZTAILAREN 1ETIK AURRERA

2018ko uztailaren 1etik aurrera, EAEko Lizitatzaileen eta Enpresa Sailkatuen Erregistroarekin egin beharreko tramite guztiak Kontratazio Publikoa Euskadin Plataformaren bidez (http://www.contratacion.euskadi.eus/w32-home/eu) egingo dira soilik, internet bidez. Eskatuko den tramitearen eta horretarako bete behar diren baldintzak betetzearen inguruabarren arabera, telematikoki edo automatikoki (aipatutako web orrian dago informazioa eskuragarri). Paperean ez da onartuko.

Enpresak eskatu beharreko tramiteetarako sozietate-eskriturak aurkeztea beharrezkoa bada, soilik telematikoki aurkeztu beharko dira. Aurkeztutako sozietate-eskriturek ondorengo espezifikazio formalak bete beharko dituzte:

  1. Originalaren kopia zehatza izan beharko du, eta hala badagokio, dagokion Erregistroko (Merkataritza Erregistroa, Kooperatiben Erregistroa, Elkarteen Erregistroa, Fundazioen Erregistroa, …) inskripzioa jasota
  2. EZ da kopia sinplerik eman beharko.
  3. Emandako datuak benetakoak direla dioen adierazpena sinatu beharko du/dute EAEko Lizitatzaileen eta Enpresa Sailkatuen Erregistroaren aurrean enpresak izendatutako ordezkariak/ordezkariek ( izaera solidario edota mankomunatua duen ikusita). (ADIERAZPENA eskuragarri dago tramitazio telematikoa egiteko jarraitu beharreko pausuetan)
  4. Aurreko puntuak ez betetzeak dagokion hutsa zuzentzeko errekerimendua izango du ondorio; ezarriko den epean eskatutako dokumentazioa bidaltzeko helburuarekin.

Ebazpenaren dokumentua deskargatu >> 51/2018 Ebazpena, Maiatzaren 10ekoa (PDF, 81 KB)

 

 

 

Azken aldaketako data:

Kontratazio Publiko Elektronikoa urrats bakarrean
  • Lizitazio elektronikoa
  • Elektronikoki lizitatzea Kontratisten Erregistro Ofiziala inskribatu gabeko enpresen kasuan
  • Elektronikoki lizitatzea Enpresen Behin-behineko Elkarteen kasuan
  • Erregistroan izena ematea, berriztea eta aldaketak
  • Egiaztagiria automatikoki berritzea
  • Kontratisten Erregistro Ofizialako zenbakia kontsulta
  • Ziurtagiria deskargatzea
  • KEO-Ziurtagiria Egiaztapena
  • Kontratuen Erregistroa
Euskadi, auzolana