Kontratazio Publikoa Euskadin

www.euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Kontratazio Publikoa Euskadin
 
Kontratazio Publikoa Euskadin

Formazio ekintzak

Aurrez-aurreko Formazioa
Eskaintzak prestatzeko eta izenpetzeko zeregina duten pertsonak eta enpresa horietako euskarri informatikoen teknikariek
Ikastaro horien bidez, honako hau lortuko dute partaideek:
  • Eusko Jaurlaritzaren Kontratazio Publikoko Sistemaren ikuspegi orokorra izatea: legedia, arkitektura teknikoa eta osagaiak.
  • Eskaintza elektronikoak egin ahal izateko aurretiko zer baldintza tekniko eta administratibo bete behar diren jakitea; kasu bakoitzari dagokion jardunbidea zein den ere ikusiko dute.
  • Eskaintza elektronikoa arrakastaz egiteko kontuan hartu beharreko alderdi legal, tekniko edo praktiko nagusiak zein diren jakitea.
  • Dokumentazio digitala prestatzeko jardunbideak ezagutzea.
  • Kontratazio Elektronikoko eskariak izapidetzeko prozeduraren ikuspegi orokorra izatea.
  • Eskaintza Elektronikoak egiteko aplikazioa behar bezala erabiltzen ikastea.


Ikastaroek 3 orduko iraupena izango dute, gutxi gorabehera, eta datak eta tokiak honako ezaugarri hauen arabera zehaztuko dira:
  • Enpresen eskaria. Interesa duen edozein enpresak egin ahal izango du ikastaroetan parte hartzeko eskaria. Debido a la gran demanda la inscripción al curso queda limitada a dos personas por empresa (salvo que queden plazas libres).
  • Eusko Jaurlaritzaren sail, erakunde autonomo eta erakunde publikoen Kontratazio Publiko Elektronikoa Zabaltzeko Plana.
  • Helburua formazio ekintzak eta eskaintza elektronikoa egiteko aukera emango duten lehiaketak uztartzea izango da.
  • Eusko Jaurlaritza sail bakoitzean eskaintzak egin izan dituzten enpresekin harremanetan jarriko da, aldez aurretik, ikastaroetan parte hartzeko interesa baduten galdetzeko.


Formazio saioak honako gune hauetan egingo dira:
  • Euskal Jaurlaritzaren Formazio Gelak.
  • KZ Guneak, gutxieneko quoruma dagoen tokietan.



    • KONTRATATZAILEAREN PROFILA tramitatzaileentzako ikastaroa.
Aurkezpena deskargatu (PPTX, 1 MB)
    • KONTRATU TXIKIAK (ATRIO + REVASCON) tramitatzaileentzako ikastaroa.
Aurkezpena deskargatu (PPT, 1 MB)
    • KONTRATU HANDIAK (ATRIO + LIZITAZIO ELEKTRONIKOA + REVASCON) tramitatzaileentzako ikastaroa.
Aurkezpena deskargatu (PPT, 6 MB)
    • LIZITAZIO ELEKTRONIKOA enpresentzako ikastaroa.
Aurkezpena deskargatu (PPT, 4 MB)
Azken eguneratzea: 2017/10/03
Kontratazio Publiko Elektronikoa urrats bakarrean
  • Lizitazio elektronikoa
  • Elektronikoki lizitatzea Kontratisten Erregistro Ofiziala inskribatu gabeko enpresen kasuan
  • Elektronikoki lizitatzea Enpresen Behin-behineko Elkarteen kasuan
  • Erregistroan izena ematea, berriztea eta aldaketak
  • Egiaztagiria automatikoki berritzea
  • Kontratisten Erregistro Ofizialako zenbakia kontsulta
  • Ziurtagiria deskargatzea
  • KEO-Ziurtagiria Egiaztapena
  • Kontratuen Erregistroa
  • Adjudikatzeko ahal berriaren alta-eskaera
Euskadi, auzolana