Kontratazio Publikoa Euskadin

www.euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Kontratazio Publikoa Euskadin
Kontratazio Publikoa Euskadin

Lizitatzaileen eta Enpresa Sailkatuen Erregistroa

Zer da Lizitatzaileen Erregistroa?

Euskal Autonomia Erkidegoko Lizitatzaileen eta Enpresa Sailkatuen Erregistroak Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoarekin kontratuak egiten, edo egiteko moduan dauden, banakako enpresen, edo gizarte-enpresen, datuak biltzen dituen zentro bat ezartzeko beharrari erantzuten dio.

Datuen kontzentrazio hori euskal administrazio publikoen kontratazio-organoen eskura jartzen da beharrezko duten inskribaturiko enpresekin lotutako informaziorako eta kontsultetarako.

Lizitatzaileen erregistroan altan egotea eta ziurtagiria indarrean izatea ezinbesteko baldintzak dira Lizitazio Elektronikoa egiteko.

Zeintzuk dira bere abantailak?

Sinplifikatzea, tramitazioa arintzea eta, kasu batzuetan, dokumentazio erredundantea aurkeztearen beharrik ez izatea, enpresek parte hartzen duten lizitazio prozesuetan.  

Inskribaturiko enpresa bakoitzak dagokion ziurtagiria du euskal administrazio publikoaren lizitazioetan aurkezteko.

Aipatzea komeni da gero eta administrazio gehiagok garatzen dutela prozesu hori telematikoki, eta horrek, enpresentzako prozesua erabat sinplifikatzen du. 

Lizitatzaileen Erregistroan alta emateko eta inskribatzeko prozesua

Alta emateko eta inskribatzeko prozesu guztia telematikoki egiten da.

Prozesuari ekin baino lehenago, hona hemen gomendio eta premisa batzuk:

  • Momentuz, teknologia eguneraketa egin arte, aplikazioa Windows sistema eragilearekin eta Internet Explorer nabigatzailearekin soilik dabil.
  • Txartel, token edo disko bidezko sinadura elektronikoaren ziurtagiri onartu bat behar duzu. Prozesua amaitzeko erabiltzen den sinatzeko mekanismoa Idazki desktop-ekin egiten da, beraz, beharrezkoa da zure ekipoan instalaturik izatea. Hemendik jaitsi dezakezu: Izenpe.
  • Alta prozesuan eskatzen diren artxibo/fitxategiak eta, beraz, zure ordenagailuan izan behar dituzunak:
    • Enpresaren eskriturak (eratzea, estatutuen egokitzapenak, ahalordetzea, administratzaileen izendapena, kapitalaren handitze edo txikitzea, izen soziala aldatzea, egoitza soziala aldatzea, xede soziala aldatzea…): dokumentuak kopia originalarekiko fidelak izan behar dute, dagokionean dagokion Erregistroko inskripzioaren konstantziarekin (Merkataritza erregistroa, Kooperatiben-erregistroa, Elkarteen erregistroa, Fundazioen erregistroa, etab….). EZ da kopia sinplerik eman beharko.
    • Banakako enpresari bat denean Nortasun Agiri Nazional aurkeztuko du.
    • Ekonomia-jardueren gaineko zergako alta eta ordainagiria, edo, hala dagokionean, erakunde biltzaileak emandako salbuetsita egotearen ziurtagiriaren dokumentua.
    • - Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean dituela erakusten duten egiaztagiri positibo eguneratuak, erakunde administratibo eskumendunek jaulkiak. Administrazio publikoarekin kontratua egiteko egiaztagiri positiboaren eredua).
    • Zerga betebeharrak egunean dituela erakusten duten egiaztagiri positibo eguneratuak, erakunde administratibo eskumendunek jaulkiak. Administrazio publikoarekin kontratua egiteko egiaztagiri positiboaren eredua).   
    • Ekonomia eta Ogasun ministerioko kontratazioaren administratiboko batzorde aholku-emaileak emandako sailkapen-ziurtagiriak izanez gero soilik.
    • Beren jarduera egiteko ahalmena izateko organo eskudunek emandako baimen administratibo bereziak.

Ogasunek eta Gizarte segurantzak emandako egiaztagiri positiboek hilabeteko antzinatasuna izan beharko dute gehienez (alta edo berritzea aurkezten den egunetik).

Berristea eta aldaketak.

Berritze automatikoa

Administrazio publikoen arteko elkarreragingarritasun zerbitzuei esker, berritze prozesu hori era automatikoan egin daiteke, dokumentazioa aurkeztu beharrik gabe, horrela eskatuz gero. Behin alta prozesua bukatuta, berritze automatikoa aktibatzeko aukera duzu. 

Automatikoki Berritzea Eragin

Lizitatzaileen Erregistroko ziurtagiriaren aldaketak

Aldaketak gertatzen dira aurrez inskribaturiko enpresetan aldaketa juridiko edo administratiboak gertatzen direnean.

  • Izaera juridikoko  aldaketak izango dira eskritura publiko batean agertzen direnean (ahalordeen aldaketa, xede sozialaren aldaketa, estatutuen egokitzapena, ahalordeen edo administratzaileen izendapen berriak, kapital handitze edo txikitzea, sozietate-izena aldatzea, egoitza soziala aldatzea…) 
  • Administrazio izaerako aldaketak izango dira eduki administratiboa duen aldaketaren bat izaten denean ( EJZren epigrafe berriren bat sartzerakoan, aipatutako zerga ordaintzean edo salbuestean aldaketaren bat dagoenean…) 

Ohar garrantzitsua:  aipatutako edozein aldaketaren bat dagoenean ziurtagiriaren berritze automatikoaren prozesua desaktibatu egin beharko da. Aldaketen onarpenaren jakinarazpen elektronikoa jasotzean berritze prozesua berriz bueltatu beharko da aktiba-ra berritzea automatikoa izan dadin berriz.

Berristea eta aldaketak.

Beste ekintza batzuk:

Ziurtagiria Deskargatu

Zenbakia kontsulta

Arazorik baduzu, zu laguntzeko gaude

Aplikazioen sarrerako, fitxen igorpeneko, sinadurako arazo tekniko, edo izaera telematikodun edozein arazorako:

C.A.U. (Erabiltzailearen Laguntza Zentroa): 945 016 298


Kudeaketarekin zerikusia duten beste arazoetarako:

Lizitatzaileen Erregistroko telefonoa: 945 018 932

Helbide elektronikoa:  keo@euskadi.eus (kontsultetarako soilik, ez dokumentuak bidaltzeko).

 

Azken aldaketako data:

Kontratazio Publiko Elektronikoa urrats bakarrean
  • Lizitazio elektronikoa
  • Elektronikoki lizitatzea Kontratisten Erregistro Ofiziala inskribatu gabeko enpresen kasuan
  • Elektronikoki lizitatzea Enpresen Behin-behineko Elkarteen kasuan
  • Erregistroan izena ematea, berriztea eta aldaketak
  • Egiaztagiria automatikoki berritzea
  • Kontratisten Erregistro Ofizialako zenbakia kontsulta
  • Ziurtagiria deskargatzea
  • KEO-Ziurtagiria Egiaztapena
  • Kontratuen Erregistroa
Euskadi, auzolana