Kontratazio Publikoa Euskadin

www.euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Kontratazio Publikoa Euskadin
 
Kontratazio Publikoa Euskadin

Enpresen Sailkapena

Prozedura indarraldi mugagabeko sailkapena lortutako enpresei dago zuzendua; enpresa horiek behartuta daude urtero beren kaudimen ekonomiko eta finantzarioa egiaztatzera, baldin eta hasieran emandako sailkapenari eutsi nahi badiote (817/2009 ED, maiatzaren 8koa).

Horretarako, honako hauek aurkeztu beharko dituzte urtero:
-ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA, azken urteetan gordailuturiko kontuetako datu ekonomikoetan oinarritua; urtero aurkeztu behar da, Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzako Sailkapenerako unitate teknikoan, sailkapena eman zion Kontratazio Publikoko Aholkularitza Batzordearen Batzorde Iraunkorrak bilera egin baino hilabete lehenago.
-Erregistroan gordailuturik dauden URTEKO KONTUEN ALE BAT erantsiko zaio dokumentu horri.
 
Banakako enpresariek, Merkataritza Erregistroan inskribatu ez direnek, urteko kontuen inbentarioen eta kontuen liburua aurkeztuko dute, zeinean kontabilitate-itxierako datuak agertuko diren. Kasu horretan, ez da erantzukizunpeko adierazpenik aurkeztu beharko.
Erabiltzaileak prozedura PAPEREAN edo TELEMATIKOKI (Internetez) egin dezakete.


INTERNET:
1. APLIKAZIORAKO IRISPIDEA (Beharrezko da ziurtapen-txartel digital bat, ahaldunarena edo hark aurretik baimendutako kudeatzaile batena)
2. DATUAK BETE
3. ESKAERA IZENPETU ETA BIDALI


PAPEREAN:
1. DESKARGATU DOKUMENTU HAU
2. BETE
3. ENTREGAR EL IMPRESO CUMPLIMENTADO junto a las cuentas anuales Eusko Jaurlaritzan (Gasteiz) edo haren lurralde ordezkaritzetan.
Azken eguneratzea: 2017/08/30
Kontratazio Publiko Elektronikoa urrats bakarrean
  • Lizitazio elektronikoa
  • Elektronikoki lizitatzea Kontratisten Erregistro Ofiziala inskribatu gabeko enpresen kasuan
  • Elektronikoki lizitatzea Enpresen Behin-behineko Elkarteen kasuan
  • Erregistroan izena ematea, berriztea eta aldaketak
  • Egiaztagiria automatikoki berritzea
  • Kontratisten Erregistro Ofizialako zenbakia kontsulta
  • Ziurtagiria deskargatzea
  • KEO-Ziurtagiria Egiaztapena
  • Kontratuen Erregistroa
  • Adjudikatzeko ahal berriaren alta-eskaera
Euskadi, auzolana