Kontratazio Publikoa Euskadin

www.euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Kontratazio Publikoa Euskadin
 
Kontratazio Publikoa Euskadin

Enpresen Sailkapena


'Enpresen bilaketa' tresnak Eusko Jaurlaritzak erregistratutako enpresak bilatzeko aukera ematen du, hainbat irizpide erabiliz (gaur egun KEOn erregistratuta dauden edo/eta Eusko Jaurlaritzak sailkatuta dituen enpresak baino ezin dira kontsultatu).

Erabili ahal izateko honako hauek hartu behar dira kontuan:


Enpresentzako kontsulta modalitateak
Erregistroko kontsulta funtzionaltasunek aukera ematen dute:
  • Erregistroan alta emanda dauden enpresa edo kontratisten datuak kontsultatzeko.
  • Eskatzen duten kontratu publikoetara iristeko eskatzen den Sailkapena lortu duten enpresa edo kontratisten datuak kontsultatzeko.

Enpresen bilaketa egiteko, nahikoa da enpresek zein irizpide bete behar dituzten adierazi eta 'Bilatu' botoia sakatzea. Ondoren, bilaketaren emaitzak azaltzen dituen orria agertuko da, irizpide horiek betetzen dituzten enpresa guztiak adieraziz. Bilaketa-irizpiderik adierazten ez bada, erregistratutako edo ziurtatutako enpresa guztiak agertuko dira 'Bilatu' botoia sakatzean. 'Bilatu' botoiaz gain, 'Garbitu' botoia ere agertzen da hasierako orrialdean, eta horrek aukera ematen du inprimakiko bilaketa-irizpide guztiak ezabatu eta beste kontsulta bati hasiera emateko.


búsqueda empresas 1
Imag. 1

'Bilatu' botoia sakatu ondoren, adierazitako irizpideak betetzen dituzten aurkitutako enpresen zerrenda bistaratuko da. Emaitzen hurrengo orrialdera edo aurrekora joan nahi izanez gero, aski izango da 'Hurrengoa' edo 'Aurrekoa', hurrenez hurren, sakatzea. Nahi izanez gero, orrialde jakin batera ere joan daiteke, zuzenean orrialde-zenbakiaren gainean klik eginez goiko aldean.

Emaitzen zerrenda orrikatzeaz gain, ondoko eragiketa hauek ere egin daitezke:

  1. Emaitzaren inprimatzeko bertsioa ikusi, 'Inprimatzeko bertsioa' botoia sakatuz.
  2. Bilaketa-pantailara itzuli, 'Bilaketa berria' botoia sakatuz'.
  3. Enpresa jakin baten xehetasunak ikusi, enpresaren gainean klik eginez.

    búsqueda empresas 2
    Imag. 2

Bilaketaren emaitzen orrialdean enpresa bat hautatzen denean, enpresaren xehetasunen orrialdea bistaratzen du aplikazioak. Orrialde horretan enpresaren informazio zehatza ikus daiteke: sozietatearen izena, IFK/IFZ, sailkapen-data, erregistro-data, etab. Enpresaren erregistro-data edo sailkapen-data iraungita dagoenean gorriz adieraziko da.

Orrialde horretatik bilaketaren emaitzetara itzul daiteke, 'Itzuli emaitzetara' botoia sakatuta.

búsqueda empresas 3
Imag. 3


Funtzionario gaituentzako kontsulta modalitateak
Euskal Herri Administrazioetako funtzionario gaituek "IKUS ZIURTAGIRIAREN KOPIA" funtzioa dute eskura. Funtzio horren bitartez, enpresa jakin batentzat indarrean dagoen Erregistroko Ziurtagiriaren KOPIA bistaratu eta inprimatu dezakete.

búsqueda empresas 3


Kontsulta irizpideak
Bilaketa hautespen irizpide baten edo gehiagoren arabera egin ahal izango da eta bilaketaren emaitzak esango du zer enpresak betetzen dituzten baldintzak. Bilaketa irizpide bat baino gehiago adierazten direnean, irizpide guztiak betetzen dituzten enpresak sartuko dira erantzunean.

Bi motatako hautespen irizpideak eskaintzen dira:
Enpresaren Identifikaziorako Datuak:
  • Testua: testu askea idazteko eremua da, eta bilaketarako hitzak idatziko dira bertan, eremu/atal guztietan bilatuko direla.
  • Izen emate zenbakia: enpresa jakin bat bere inskripzio-zenbakia idatziz bilatzeko aukera ematen du. Bilaketaren emaitzak inskripzio-zenbaki hori duen enpresa bakarrik bistaratuko du.
  • IFK / IFZ: enpresa jakin bat bere IFK/IFZ idatziz bilatzeko aukera ematen du. Bilaketaren emaitzak IFK/IFZ hori duen enpresa bakarrik bistaratuko du.
  • Sozietatearen izena: sozietatearen izenean idatzitako testua duten enpresa guztiak bilatzeko aukera ematen du.
  • Lurralde Historikoa: lurralde historiko jakin batean kokatutako enpresa guztiak bilatzeko aukera ematen du. 'Guztiak' hautatuz gero, hiru lurralde historikoetako edozeinetan kokatutako enpresak bilatuko ditu aplikazioak.
  • Ekonomi Jarduera: jarduera ekonomiko jakin bat garatzen duten enpresa guztiak bilatzeko aukera ematen du. Bilatutako enpresen jarduera adierazteko hiru metodo erabil daitezke.
    1. 'Jarduera ekonomikoa' eremuaren eskuinean dagoen 'Bilatu jarduera' botoia sakatu. Sakatzean pantaila bat irekiko da, eta gainean klik eginez hautatu ahal izango da nahi den jarduera.
    2. Bilatu nahi den jarduera deskribatzeko testua idatzi eta 'Jarduera ekonomikoa' eremuaren eskuinean dagoen 'Bilatu jarduera' botoia sakatu. Sakatzean pantaila bat irekiko da, deskribapenean idatzitako testua duten jarduera ekonomikoak bistaratzen dituen pantaila irekiko da. Gainean klik eginez hautatu ahal izango da nahi den jarduera.
    3. Bilatu nahi den jardueraren kodea idatzi.

Enpresaren Sailkapenerako Datuak:
  • Enpresa Mota: mota jakin baten arabera sailkatutako enpresa guztiak bilatzeko aukera ematen du. 'Guztiak' hautatuz gero, mota guztietako enpresak bilatuko ditu aplikazioak.
  • Sailkapeneko Taldea (Bat edo gehiago): hainbat taldetan sailkatutako enpresa guztiak bilatzeko aukera ematen du. 'Guztiak' hautatuz gero, edozein taldetan sailkatutako enpresak bilatuko ditu aplikazioak. Enpresa zein taldetan sailkatuta egotea nahi den adierazteko, 'Taldea' eremuaren eskuinean dagoen 'Hautatu taldeak' botoia sakatu.
  • Sailkapeneko Azpitaldea: hainbat azpitaldetan sailkatutako enpresa guztiak bilatzeko aukera ematen du. 'Guztiak' hautatuz gero, adierazitako taldeetan sailkatutako enpresak bilatuko ditu aplikazioak. Azpitalde batzuk hautatzen badira, ordea, adierazitako azpitalde guztietan sailkatutako enpresak bilatuko ditu, eta alde batera utziko ditu 'Taldea' eremuan adierazitako taldeak.
  • Sailkapeneko Kategoria: kategoria jakin baten arabera sailkatutako enpresa guztiak bilatzeko aukera ematen du. 'Kategoria' hautatuz gero, edozein kategoriatako enpresak bilatuko ditu aplikazioak. Bilatu nahi den kategoria adierazi ahal izateko, ezinbestekoa da aldez aurretik enpresa-mota jakin bat hautatzea.
  • Adierazitako baino kategoria handiagoko enpresak hautatzeko adierazlea: adierazitako kategorian edo goragoko kategoriaren batean sailkatuta dauden enpresa guztiak bilatzeko aukera ematen du. Eremu hau hautatzen ez bada, adierazitako kategorian sailkatuta dauden enpresak bakarrik bilatuko ditu aplikazioak. Eremu hau hautatu ahal izateko, ezinbestekoa da aldez aurretik kategoria bat hautatzea.
Azken eguneratzea: 2017/11/06
Kontratazio Publiko Elektronikoa urrats bakarrean
  • Lizitazio elektronikoa
  • Elektronikoki lizitatzea Kontratisten Erregistro Ofiziala inskribatu gabeko enpresen kasuan
  • Elektronikoki lizitatzea Enpresen Behin-behineko Elkarteen kasuan
  • Erregistroan izena ematea, berriztea eta aldaketak
  • Egiaztagiria automatikoki berritzea
  • Kontratisten Erregistro Ofizialako zenbakia kontsulta
  • Ziurtagiria deskargatzea
  • KEO-Ziurtagiria Egiaztapena
  • Kontratuen Erregistroa
  • Adjudikatzeko ahal berriaren alta-eskaera
Euskadi, auzolana