Kontratazio Publikoa Euskadin

www.euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Kontratazio Publikoa Euskadin
 
Kontratazio Publikoa Euskadin

Enpresen Sailkapena

Zer da enpresa-sailkapena

Sektore Publikoaren kontratuei buruzko Legearen testu bateginari jarraituz, enpresen sailkapenaren ziurtagiriaren bidez balioesten da sektore publikoko erakundeekin kontratua egin nahi duten enpresen kaudimen ekonomiko eta finantzarioa baita haren gaitasun tekniko edo profesionala ere.

Gaur egun, sailkapena nahitaezkoa da 500.000 euro edo hortik gorako balio estimatua duten obren kontratuetarako.

Zerbitzu kontratuei dagokionez, eskatu ez  arren, sailkapenak enpresei aukera ematen die duten kaudimen ekonomiko eta finantzarioa balioesteko, baita zein gaitasun tekniko edo profesional duten ere; betiere, kontratuaren xedea indarrean den sailkapeneko talde edo azpitalderen baten sailkapen-eremuan sartzen bada.

Nork kudeatzen ditu sailkapenari buruzko prozedurak

Sailkapen-prozedurak Ogasun eta Finantza sailetik kudeatzen dira, hain zuzen ere haren Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzako Sailkapen Batzordearen laguntza-unitate teknikotik.

Nork ematen ditu enpresa-sailkapenak

Euskal Autonomia Erkidegoan, hango Kontratazio Publikoko Aholkularitza Batzordearen Sailkapen Batzordeak ematen ditu, zeina hilero biltzen baita. Erabakia hartzeko gehienzeko epea hiru hilekoa da, eta epe horretan ez bada ebazpen espresurik ematen, isiltasun positiboa aplikatzen da.

Emandako sailkapenaren eraginkortasuna

Euskal Autonomia Erkidegoko Kontratazio Publikoko Aholkularitza Batzordeko Sailkapen Batzordeak empresa-sailkapenei buruz hartutako erabakiek honako erakunde hauetan izango dute eragina: Euskal Autonomia Erkidegoan, haren lurralde-eremuko toki-entitateetan eta bataren zein besteen mende dauden sektore publikoko erakunde, organismo eta entitateetan.

Sailkapenaren indarraldia

Emandako sailkapenak indarraldi mugagabea dauka. Sailkapena kontserbatzeko, baina, interesdunak ziurtatu beharko du: urtero, kaudimen ekonomikoa eta finantzarioa izaten jarraitzen duela; eta hiru urtean behin, kaudimen tekniko eta profesionala izaten jarraitzen duela (prozedura garatzen).

Sailkapenaren ziurtapena

Sailkapenari buruz hartutako erabakiaren bidez lortzen da, hau da, Euskal Autonomia Erkidegoko Kontratazio Publikoko Aholkularitza Batzordeko Jarraipen Batzordeak hartutako erabakiaren bidez.

Azken eguneratzea: 2016/11/09
Kontratazio Publiko Elektronikoa urrats bakarrean
  • Lizitazio elektronikoa
  • Elektronikoki lizitatzea Kontratisten Erregistro Ofiziala inskribatu gabeko enpresen kasuan
  • Elektronikoki lizitatzea Enpresen Behin-behineko Elkarteen kasuan
  • Erregistroan izena ematea, berriztea eta aldaketak
  • Egiaztagiria automatikoki berritzea
  • Kontratisten Erregistro Ofizialako zenbakia kontsulta
  • Ziurtagiria deskargatzea
  • KEO-Ziurtagiria Egiaztapena
  • Kontratuen Erregistroa
  • Adjudikatzeko ahal berriaren alta-eskaera
Euskadi, auzolana