Kontratazio Publikoa Euskadin

www.euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Kontratazio Publikoa Euskadin
 
Kontratazio Publikoa Euskadin

Enpresen Sailkapena

Informazio orokorra

Zer da enpresa-sailkapena

Sektore Publikoaren kontratuei buruzko Legearen testu bateginari jarraituz, enpresen sailkapenaren ziurtagiriaren bidez balioesten da sektore publikoko erakundeekin kontratua egin nahi duten enpresen kaudimen ekonomiko eta finantzarioa baita haren gaitasun tekniko edo profesionala ere.

Gaur egun, sailkapena nahitaezkoa da 500.000 euro edo hortik gorako balio estimatua duten obren kontratuetarako.

Zerbitzu kontratuei dagokionez, eskatu ez  arren, sailkapenak enpresei aukera ematen die duten kaudimen ekonomiko eta finantzarioa balioesteko, baita zein gaitasun tekniko edo profesional duten ere; betiere, kontratuaren xedea indarrean den sailkapeneko talde edo azpitalderen baten sailkapen-eremuan sartzen bada.

Nork kudeatzen ditu sailkapenari buruzko prozedurak

Sailkapen-prozedurak Ogasun eta Finantza sailetik kudeatzen dira, hain zuzen ere haren Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzako Sailkapen Batzordearen laguntza-unitate teknikotik.

Nork ematen ditu enpresa-sailkapenak

Euskal Autonomia Erkidegoan, hango Kontratazio Publikoko Aholkularitza Batzordearen Sailkapen Batzordeak ematen ditu, zeina hilero biltzen baita. Erabakia hartzeko gehienzeko epea hiru hilekoa da, eta epe horretan ez bada ebazpen espresurik ematen, isiltasun positiboa aplikatzen da.

Emandako sailkapenaren eraginkortasuna

Euskal Autonomia Erkidegoko Kontratazio Publikoko Aholkularitza Batzordeko Sailkapen Batzordeak empresa-sailkapenei buruz hartutako erabakiek honako erakunde hauetan izango dute eragina: Euskal Autonomia Erkidegoan, haren lurralde-eremuko toki-entitateetan eta bataren zein besteen mende dauden sektore publikoko erakunde, organismo eta entitateetan.

Sailkapenaren indarraldia

Emandako sailkapenak indarraldi mugagabea dauka. Sailkapena kontserbatzeko, baina, interesdunak ziurtatu beharko du: urtero, kaudimen ekonomikoa eta finantzarioa izaten jarraitzen duela; eta hiru urtean behin, kaudimen tekniko eta profesionala izaten jarraitzen duela (prozedura garatzen).

Sailkapenaren ziurtapena

Sailkapenari buruz hartutako erabakiaren bidez lortzen da, hau da, Euskal Autonomia Erkidegoko Kontratazio Publikoko Aholkularitza Batzordeko Jarraipen Batzordeak hartutako erabakiaren bidez.

Izapideak egiteko prozedura

Izena emateko eskaera:
Enpresa eskatzaileak inprimakia bete beharko du –obrena edo zerbitzuena–. Ondoren, hasiera ematen zaio sailkapen-prozedurari.
Aurkeztutako dokumentazioarekin, Administrazioak balioetsi ahal izango du ea enpresak ba ote duen lehiaketaren xede diren lanak egiteko behar besteko kaudimenik (taldeak eta azpitaldeak esleituz), eskuratu ditzakeen kontratuen zenbatekoa mugatuz (talde bakoitzari edo azpitalde bakoitzari kategoria bat esleituz).
Dokumentazioa eta sailkapen-prozesua doakoak dira. Izapideak TELEMATIKOKI (Internetez) egin daiteke.
INTERNET:


1. APLIKAZIORAKO IRISPIDEA
2. DATUAK BETE

3. AURKEZTU sozietatearen eskrituren kopia konpultsatuak eta egindako lan nagusien jatorrizko ziurtagiriak, lanak egin direla ziurtatzen dutenak, Eusko Jaurlaritzan (Gasteiz) edo haren lurralde ordezkaritzetan.

4. ESKAERA IZENPETU ETA BIDALI.

Ekonomia- eta finantza-kaudimenaren eguneratzea

EKONOMIA- ETA FINANTZA-KAUDIMENAREN EGUNERATZEA


Prozedura indarraldi mugagabeko sailkapena lortutako enpresei dago zuzendua; enpresa horiek behartuta daude urtero beren kaudimen ekonomiko eta finantzarioa egiaztatzera, baldin eta hasieran emandako sailkapenari eutsi nahi badiote (817/2009 ED, maiatzaren 8koa).

Horretarako, honako hauek aurkeztu beharko dituzte urtero:
-ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA, azken urteetan gordailuturiko kontuetako datu ekonomikoetan oinarritua; urtero aurkeztu behar da, Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzako Sailkapenerako unitate teknikoan, sailkapena eman zion Kontratazio Publikoko Aholkularitza Batzordearen Batzorde Iraunkorrak bilera egin baino hilabete lehenago.
-Erregistroan gordailuturik dauden URTEKO KONTUEN ALE BAT erantsiko zaio dokumentu horri.
 
Banakako enpresariek, Merkataritza Erregistroan inskribatu ez direnek, urteko kontuen inbentarioen eta kontuen liburua aurkeztuko dute, zeinean kontabilitate-itxierako datuak agertuko diren. Kasu horretan, ez da erantzukizunpeko adierazpenik aurkeztu beharko.
Erabiltzaileak prozedura TELEMATIKOKI (Internetez) egin dezakete.


INTERNET:
1. APLIKAZIORAKO IRISPIDEA (Beharrezko da ziurtapen-txartel digital bat, ahaldunarena edo hark aurretik baimendutako kudeatzaile batena)
2. DATUAK BETE
3. ESKAERA IZENPETU ETA BIDALI

Gaitasun tekniko-profesionalaren kaudimena eguneratzea

Lege-garapena egiteko zain

Sailkapena berritzea

Sailkapena berrikustea:
Ofizioz edo interesdunak eskatuta hasi daiteke sailkapena berrikusteko prozedura.
Berriskusteko prozedura interesdunak hasten badu, lehenengo aldiz sailkapena emateko erabilitako prozeduraren antzekoa izango da, eta ez ditu aurkeztu beharko zerbitzuaren esku dauden indarreko dokumentuak. Dokumentazioa eta sailkapena berrikusteko prozedura doakoak dira.
Izapidea TELEMATIKOKO (Internetez) egin daiteke.
INTERNET:


1. APLIKAZIORAKO IRISPIDEA (beharrezko da ziurtapen-txartel digital bat, ahaldunarena edo hark aurretik baimendutako kudeatzaile batena)
2. HAUTATU zer berrikuspen-mota egin nahi den
3. BETE
4. AURKEZTU sozietatearen eskrituren kopia konpultsatuak eta egindako lan nagusien jatorrizko ziurtagiriak, lanak egin direla ziurtatzen dutenak, Eusko Jaurlaritzan (Gasteiz) edo haren lurralde ordezkaritzetan.
5. ESKAERA IZENPETU ETA BIDALI.

Bilaketa


'Enpresen bilaketa' tresnak Eusko Jaurlaritzak erregistratutako enpresak bilatzeko aukera ematen du, hainbat irizpide erabiliz (gaur egun KEOn erregistratuta dauden edo/eta Eusko Jaurlaritzak sailkatuta dituen enpresak baino ezin dira kontsultatu).

Erabili ahal izateko honako hauek hartu behar dira kontuan:


Enpresentzako kontsulta modalitateak
Erregistroko kontsulta funtzionaltasunek aukera ematen dute:
  • Erregistroan alta emanda dauden enpresa edo kontratisten datuak kontsultatzeko.
  • Eskatzen duten kontratu publikoetara iristeko eskatzen den Sailkapena lortu duten enpresa edo kontratisten datuak kontsultatzeko.

Enpresen bilaketa egiteko, nahikoa da enpresek zein irizpide bete behar dituzten adierazi eta 'Bilatu' botoia sakatzea. Ondoren, bilaketaren emaitzak azaltzen dituen orria agertuko da, irizpide horiek betetzen dituzten enpresa guztiak adieraziz. Bilaketa-irizpiderik adierazten ez bada, erregistratutako edo ziurtatutako enpresa guztiak agertuko dira 'Bilatu' botoia sakatzean. 'Bilatu' botoiaz gain, 'Garbitu' botoia ere agertzen da hasierako orrialdean, eta horrek aukera ematen du inprimakiko bilaketa-irizpide guztiak ezabatu eta beste kontsulta bati hasiera emateko.


búsqueda empresas 1
Imag. 1

'Bilatu' botoia sakatu ondoren, adierazitako irizpideak betetzen dituzten aurkitutako enpresen zerrenda bistaratuko da. Emaitzen hurrengo orrialdera edo aurrekora joan nahi izanez gero, aski izango da 'Hurrengoa' edo 'Aurrekoa', hurrenez hurren, sakatzea. Nahi izanez gero, orrialde jakin batera ere joan daiteke, zuzenean orrialde-zenbakiaren gainean klik eginez goiko aldean.

Emaitzen zerrenda orrikatzeaz gain, ondoko eragiketa hauek ere egin daitezke:

  1. Emaitzaren inprimatzeko bertsioa ikusi, 'Inprimatzeko bertsioa' botoia sakatuz.
  2. Bilaketa-pantailara itzuli, 'Bilaketa berria' botoia sakatuz'.
  3. Enpresa jakin baten xehetasunak ikusi, enpresaren gainean klik eginez.

    búsqueda empresas 2
    Imag. 2

Bilaketaren emaitzen orrialdean enpresa bat hautatzen denean, enpresaren xehetasunen orrialdea bistaratzen du aplikazioak. Orrialde horretan enpresaren informazio zehatza ikus daiteke: sozietatearen izena, IFK/IFZ, sailkapen-data, erregistro-data, etab. Enpresaren erregistro-data edo sailkapen-data iraungita dagoenean gorriz adieraziko da.

Orrialde horretatik bilaketaren emaitzetara itzul daiteke, 'Itzuli emaitzetara' botoia sakatuta.

búsqueda empresas 3
Imag. 3


Funtzionario gaituentzako kontsulta modalitateak
Euskal Herri Administrazioetako funtzionario gaituek "IKUS ZIURTAGIRIAREN KOPIA" funtzioa dute eskura. Funtzio horren bitartez, enpresa jakin batentzat indarrean dagoen Erregistroko Ziurtagiriaren KOPIA bistaratu eta inprimatu dezakete.

búsqueda empresas 3


Kontsulta irizpideak
Bilaketa hautespen irizpide baten edo gehiagoren arabera egin ahal izango da eta bilaketaren emaitzak esango du zer enpresak betetzen dituzten baldintzak. Bilaketa irizpide bat baino gehiago adierazten direnean, irizpide guztiak betetzen dituzten enpresak sartuko dira erantzunean.

Bi motatako hautespen irizpideak eskaintzen dira:
Enpresaren Identifikaziorako Datuak:
  • Testua: testu askea idazteko eremua da, eta bilaketarako hitzak idatziko dira bertan, eremu/atal guztietan bilatuko direla.
  • Izen emate zenbakia: enpresa jakin bat bere inskripzio-zenbakia idatziz bilatzeko aukera ematen du. Bilaketaren emaitzak inskripzio-zenbaki hori duen enpresa bakarrik bistaratuko du.
  • IFK / IFZ: enpresa jakin bat bere IFK/IFZ idatziz bilatzeko aukera ematen du. Bilaketaren emaitzak IFK/IFZ hori duen enpresa bakarrik bistaratuko du.
  • Sozietatearen izena: sozietatearen izenean idatzitako testua duten enpresa guztiak bilatzeko aukera ematen du.
  • Lurralde Historikoa: lurralde historiko jakin batean kokatutako enpresa guztiak bilatzeko aukera ematen du. 'Guztiak' hautatuz gero, hiru lurralde historikoetako edozeinetan kokatutako enpresak bilatuko ditu aplikazioak.
  • Ekonomi Jarduera: jarduera ekonomiko jakin bat garatzen duten enpresa guztiak bilatzeko aukera ematen du. Bilatutako enpresen jarduera adierazteko hiru metodo erabil daitezke.
    1. 'Jarduera ekonomikoa' eremuaren eskuinean dagoen 'Bilatu jarduera' botoia sakatu. Sakatzean pantaila bat irekiko da, eta gainean klik eginez hautatu ahal izango da nahi den jarduera.
    2. Bilatu nahi den jarduera deskribatzeko testua idatzi eta 'Jarduera ekonomikoa' eremuaren eskuinean dagoen 'Bilatu jarduera' botoia sakatu. Sakatzean pantaila bat irekiko da, deskribapenean idatzitako testua duten jarduera ekonomikoak bistaratzen dituen pantaila irekiko da. Gainean klik eginez hautatu ahal izango da nahi den jarduera.
    3. Bilatu nahi den jardueraren kodea idatzi.

Enpresaren Sailkapenerako Datuak:
  • Enpresa Mota: mota jakin baten arabera sailkatutako enpresa guztiak bilatzeko aukera ematen du. 'Guztiak' hautatuz gero, mota guztietako enpresak bilatuko ditu aplikazioak.
  • Sailkapeneko Taldea (Bat edo gehiago): hainbat taldetan sailkatutako enpresa guztiak bilatzeko aukera ematen du. 'Guztiak' hautatuz gero, edozein taldetan sailkatutako enpresak bilatuko ditu aplikazioak. Enpresa zein taldetan sailkatuta egotea nahi den adierazteko, 'Taldea' eremuaren eskuinean dagoen 'Hautatu taldeak' botoia sakatu.
  • Sailkapeneko Azpitaldea: hainbat azpitaldetan sailkatutako enpresa guztiak bilatzeko aukera ematen du. 'Guztiak' hautatuz gero, adierazitako taldeetan sailkatutako enpresak bilatuko ditu aplikazioak. Azpitalde batzuk hautatzen badira, ordea, adierazitako azpitalde guztietan sailkatutako enpresak bilatuko ditu, eta alde batera utziko ditu 'Taldea' eremuan adierazitako taldeak.
  • Sailkapeneko Kategoria: kategoria jakin baten arabera sailkatutako enpresa guztiak bilatzeko aukera ematen du. 'Kategoria' hautatuz gero, edozein kategoriatako enpresak bilatuko ditu aplikazioak. Bilatu nahi den kategoria adierazi ahal izateko, ezinbestekoa da aldez aurretik enpresa-mota jakin bat hautatzea.
  • Adierazitako baino kategoria handiagoko enpresak hautatzeko adierazlea: adierazitako kategorian edo goragoko kategoriaren batean sailkatuta dauden enpresa guztiak bilatzeko aukera ematen du. Eremu hau hautatzen ez bada, adierazitako kategorian sailkatuta dauden enpresak bakarrik bilatuko ditu aplikazioak. Eremu hau hautatu ahal izateko, ezinbestekoa da aldez aurretik kategoria bat hautatzea.

Galdera ohikoenak

Galdera ohikoenak

Galdera ohikoenak
Kontratisten Erregistroa eta Enpresa Sailkapena

Kontratisten Erregistroa:

  • Kontratisten Erregistroko inskripzioa borondatezkoa da guztiz.
  • Kontratisten Erregistroaren xedea kontratuen tramitazioa arintzea da, EAEko lizitazio publikoetan parte hartu ohi duten Erregistroko enpresei lanak erraztea: hots, kontratazio prozedurak eskatzen dituen dokumentuak behin eta berriro aurkezten ibili behar ez izatea.
  • Sei hilabeteko iraupena du.

Enpresa Sailkapena:

  • Estatuko Kontratuen Legeak espresuki ezartzen dituen kasuetarako eskatzen da.
  • Mugagabea balioa dauka. Hala ere, mantentzen den bitartean, enpresaburuak urtero ekonomia- eta finantza-kaudimena egiaztatu beharko du. Eta hiru urtez behin, kaudimen teknikoa eta profesionala.
Kontratisten Erregistroa eta Enpresa Sailkapena

Bai. Eskaera bidali behar da Kontratisten Erregistrora enpresa sailkapena ziurtagirian sartzeko eskatuz, eta eskuratutako Estatuko Sailkapen ziurtagiria aurkeztu behar da. Sailkapena EAEk eman badu, nahikoa da eskaera egitea, inongo dokumenturik aurkeztu behar izan gabe.

Araudia

Kontaktua

Ordutegiak:
El horario de registro es de lunes a viernes de 8:30 h a 14:00 h.
El horario de atención es de lunes a viernes de 8:30 h a 16:30 h.
Enpresen Sailkapena.
Ondare eta Kontratazioa
Donostia-San Sebastián kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz.
W gunea. Beheko solairua. Lakua II
Telefonoak:
945019596
945019027
945018935
945019576
945018925


E-maila:  clasemp-hac@euskadi.eus


Ver País Vasco en un mapa más grande

Kontratazio Publiko Elektronikoa urrats bakarrean
  • Lizitazio elektronikoa
  • Elektronikoki lizitatzea Kontratisten Erregistro Ofiziala inskribatu gabeko enpresen kasuan
  • Elektronikoki lizitatzea Enpresen Behin-behineko Elkarteen kasuan
  • Erregistroan izena ematea, berriztea eta aldaketak
  • Egiaztagiria automatikoki berritzea
  • Kontratisten Erregistro Ofizialako zenbakia kontsulta
  • Ziurtagiria deskargatzea
  • KEO-Ziurtagiria Egiaztapena
  • Kontratuen Erregistroa
Euskadi, auzolana