Kontratazio Publikoa Euskadin

www.euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Kontratazio Publikoa Euskadin
 
Kontratazio Publikoa Euskadin

Kontaktua

zuzenean 012

Kontratazio elektronikoaren sistemaren erabiltzaileek izan ditzaketen zalantza eta arazoei erantzuteko, zenbait mailatan egituratutako Erabiltzaileen Arretara Zerbitzua dago:

  • Erabiltzaileen Arretarako Zerbitzuan sartzeko ate orokorra Zuzenean. Zuzenean zerbitzuak (Eusko Jaurlaritzaren Herritarrei Arreta Emateko Zerbitzua) elektronikoki lizitatzeko administrazio-baldintzak jakinaraziko dizkio erabiltzaileari. Beste mota bateko kontsulta bada, Zuzenean zerbitzuak deia erakundera transferituko du, hari erantzuteko.
    Telefonoa 012 markatu behar dute Euskal Autonomia Erkidegotik deitzen dutenek eta 945 018 000 Estatuko beste edozein tokitatik deitzen dutenek.

  • Zalantza edo arazoa Kontratisten Erregistro Ofizialari buruzkoa bada, Zuzenean-ek zerbitzu horretara transferituko du deia edo komunikazioa. Hala ere, Kontratisten Erregistroak leihatila ere badu publikoarentzat.
    Telefonoa 012 markatu behar dute Euskal Autonomia Erkidegotik deitzen dutenek eta 945 018 000 Estatuko beste edozein tokitatik deitzen dutenek.

  • Zalantza edo arazoa Sinadura eta ziurtagiri elektronikoari . buruzkoa bada, Zuzenean zerbitzuak Izenpera transferituko du deia edo komunikazioa, hura baita Eusko Jaurlaritzak eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Aldundiek sustatutako ziurtatze-zerbitzuak ematen dituena. Izenpek leihatila ere du publikoarentzat.
    Telefonoa: 902 542 542 . Posta elektronikoa: cau-izenpe@izenpe.net.

  • Zalantza informatika-gaiei buruzkoa bada, Zuzenean zerbitzuak Eusko Jaurlaritzako Informatika Zerbitzuen Sozietatea den Ejieko, ko erabiltzaileari arreta emateko teknikariek osatutako 2. mailako Arreta Zerbitzu batera transferituko du deia.

  • Haien konplexutasuna edo eskatutako gaia dela-eta aurrekoen artean erantzuteko gai den mailarik ez badago,Kontratazio Publiko Elektronikoaren Idazkaritza Teknikora transferituko dira, Kontratazio Elektronikoaz arduratzeko sortu baita. Telefonoa: 945 016 380. Posta elektronikoa: kontratazioa@euskadi.eus.

  • Herritarrentzako postontzi bat ere badugu. Horren bitartez, zuen kontsultak, zalantzak, iradokizunak eta abar helarazi ahal dizkiguzue: Herritarrentzako postontzirako sarbidea

Azken aldaketako data:  2015/09/02
Kontratazio Publiko Elektronikoa urrats bakarrean
  • Lizitazio elektronikoa
  • Elektronikoki lizitatzea Kontratisten Erregistro Ofiziala inskribatu gabeko enpresen kasuan
  • Elektronikoki lizitatzea Enpresen Behin-behineko Elkarteen kasuan
  • Erregistroan izena ematea, berriztea eta aldaketak
  • Egiaztagiria automatikoki berritzea
  • Kontratisten Erregistro Ofizialako zenbakia kontsulta
  • Ziurtagiria deskargatzea
  • KEO-Ziurtagiria Egiaztapena
  • Kontratuen Erregistroa
  • Adjudikatzeko ahal berriaren alta-eskaera
Euskadi, auzolana