Kontratazio Publikoa Euskadin

www.euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Kontratazio Publikoa Euskadin
 
Kontratazio Publikoa Euskadin

KEOrekin egin beharreko tramite guztiak osorik egin daitezke Internet bidez dagoeneko

Eusko Jaurlaritzak aplikazioaren bigarren bertsioa abiarazi du eta, horren bitartez, telematika bidez egin eta bidal daiteke inskribatu, aldatu eta berritzeko eskabidea Kontratisten Erregistro Ofizialean. Era berean, agiri osagarriak (eskaneatuta eta sinatura elektronikoarekin) eransteko aukera ematen du.

Eusko Jaurlaritzak, informazioaren eta komunikazioen teknologiak erabiltzearen bidez barruko efizientzia handitzeko eta herritarrei eta enpresei emandako zerbitzuaren kalitatea hobetzeko ekimenen artean, Internet bidez eskuratzeko aplikazio informatiko baten bigarren bertsioa prestatu du kontratazio elektronikoaren sistemaren barruan, tresna osagarri gisa. Horrela, nabarmen erraztuko da Kontratisten Erregistro Ofizialean alta eman eta indarrean mantentzeko dokumentazioa eskuratu eta beharrezko formularioak betetzeko modua.

Aplikazio informatiko horren bitartez honakoak egin ahal izango dituzte enpresek:
-Kontratisten Erregistro Ofizialean enpresari buruz dagoen informazio guztia kontsultatu.
-Formulario elektronikoen bitartez bete enpresak erregistroan alta emateko, aurretiaz emandako informazioa aldatzeko edo inskripzioaren indarraldia berritzeko beharrezko agiriak.
-Agiriak modu digitalean bidali.
-Eskatu den tramiteak behar dituen hirugarrenen ziurtagiriak edo informazioa eskuratzeko modua automatizatu, betiere hirugarren horrek egiteko gaitasuna badu.

Aplikazioaren bertsio berriari esker, Kontratisten Erregistro Ofizialean inskribatu, eta inskripzioa aldatu eta berritzeko ziklo osoa egin daiteke:
1. Erraz eta eroso bete daitezke formularioak, Internet bidez eskura daitekeen aplikazio informatikoaren bitartez.
2. Formularioak elektronikoki sinatu eta Kontratisten Erregistro Ofizialera bidal daitezke, beharrezko dokumentazio osagarria formatu digitalean erantsita.

Eusko Jaurlaritzak prozedura guztia digitalizatu nahi du, baina arazo nagusia da enpresek aurkeztu behar dituzten agirietako asko paperean baino ezin direla eskuratu gaur egun.

Izan ere, Kontratisten Erregistro Ofizialean alta emateko eta indarraldia berritzeko, ezinbestekoa da hainbat erakundek (batez ere zerga-administrazioek) sortutako dokumentazio erantsia aurkeztea. Prozedura digitalak erabiltzeari dagokionez, administrazio publiko guztiek oraindik ez dute lortu beharrezko heldutasun-maila eskatutako informazio guztia formatu elektronikoan eskuratu ahal izateko.

Hala eta guztiz ere, Herritarrak zerbitzu publikoetara bitarteko elektronikoz sartzeari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legeak honakoa dio 35.2 artikuluan: "Bitarteko elektronikoak erabiliz hastea prozedura: Agirien kopia digitalizatuak eman ditzakete interesatuek espedientean, baina, agiri horiek jatorrizko agiriekiko fidelak direla bermatzeko, sinadura elektroniko aurreratua erabili behar dute.

Horrela bada, Kontratisten Erregistro Ofizialaren aplikazio telematikoari esker, dokumentazio osagarria eskaneatuta eta sinadura elektronikoarekin bidal daiteke, erregistroan inskribatzeko edo inskripzioa aldatu eta berritzeko eskabidea telematikaren bidez egin eta bidali ahal izateko.

Azken eguneratzea: 2015/05/27
Kontratazio Publiko Elektronikoa urrats bakarrean
  • Lizitazio elektronikoa
  • Elektronikoki lizitatzea Kontratisten Erregistro Ofiziala inskribatu gabeko enpresen kasuan
  • Elektronikoki lizitatzea Enpresen Behin-behineko Elkarteen kasuan
  • Erregistroan izena ematea, berriztea eta aldaketak
  • Egiaztagiria automatikoki berritzea
  • Kontratisten Erregistro Ofizialako zenbakia kontsulta
  • Ziurtagiria deskargatzea
  • KEO-Ziurtagiria Egiaztapena
  • Kontratuen Erregistroa
  • Adjudikatzeko ahal berriaren alta-eskaera
Euskadi, auzolana