Kontratazio Publikoa Euskadin

www.euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Kontratazio Publikoa Euskadin
Kontratazio Publikoa Euskadin

Baldintza administratiboak

Aitortutako Ziurtagiri Digitala
Eskaintza elektronikoaren aplikaziora sartu nahi duten enpresako pertsona guztiek herritarrentzako Izenpe egiaztagiri elektronikoari edo e-NAN izan beharko dute.
Lizitazio elektronikoaren sisteman sartzeko eta eskaintzak eta kontratuak sinatzeko, beharrezkoa da ziurtagiri digital bat izatea eta Eusko Jaurlaritzak horren erabilera baimenduta edukitzea, tramitazio elektronikorako.

Gaur egun, Eusko Jaurlaritzak ziurtagiri elektroniko hauek erabiltzen uzten du (Onartutako Ziurtagiri Elektronikoak):
  • Herritarraren Egiaztagiria
  • Erakundearen Egiaztagiria
  • Herri erabilera anitzeko Osasun Txartel Elektronikoa (ONA)
  • e-NAN
  • CERES ziurtagiria (Diruaren eta Zerga-zigiluaren Fabrika Nazionala)

Para poder operar con estos certificados electrónicos deberá disponer de un lector de tarjetas criptográficas y de los programas de reconocimiento de firma que se especifican en el apartado de Configure su ordenador.
Izenperen Herritarraren Egiaztagiria
eskuratzeko prozedura:
1
Eskatzaileak egiaztagiria eskatzeko inprimakia bete beharko du. Inprimakia deskargatu daiteke inprimatu eta betetzeko, edo bestela, Aurretik erregistratzeko on-line Inprimakia erabili.
2
Aldez aurretik hitzordua eskatu behar da erregistrorako(902 542 542 telefono zenbakira deituta). Eusko Jaurlaritzaren egoitzan edo bere zeinahi ordezkaritzan egin ahal izango da erregistroa. Ondokoa da guztietarako ordutegia:09:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 17:00etara.
3
Acreditación de la identidad. Para recoger la tarjeta deberá presentar el DNI (en el caso de ciudadano nacional) o el NIE, o tarjeta de residencia (en el caso de ciudadano extranjero).
e-NAN
e-NAN erabili ahal izateko, txartel irakurgailu bat beharko duzu, eta www.dnielectronico.es web orrian aurkituko duzun softwarea jaitsi eta adieraziko jarraibideak bete.
CERES ziurtagiria (Diruaren eta Zerga-zigiluaren Fabrika Nazionala)
Informazio guztia http://www.cert.fnmt.es web orrian.

KEOan alta ematea edo Behin-behineko Gaikuntza
Kontratisten Erregistro Ofiziala
Euskal Autonomia Erkidegoko Kontratisten Erregistroa sortu zen beharrezkoa zelako Administrazioarekin kontratatzen duten edo kontratatzeko asmotan dauden enpresen datuak metatzen dituen zentro bat edukitzea. Kontratisten Erregistroan bildutako datuak Euskal Administrazio Publiko guztien kontratazio organoen eskura daude, kontsulta ditzaten eta inskribatutako enpresen gainean behar duten informazioa izan dezaten.
  • Kontratisten Erregistroan inskribatutako enpresek ez dute kontratazio prozeduraren arauek eskatutako dokumentazioren zati handi bat aurkeztu behar, Euskal Autonomia Erkidegoan lizitazio batean parte hartzen duten bakoitzean. Horrela, tramitazioa arinagoa da.
  • Inskribatutako enpresa bakoitzak dagokion egiaztagiria jasotzen du, eta horrekin Euskal Administrazio Publikoaren lizitazioetara aurkez daiteke.
Behin-behineko Gaikuntza
Behin-behineko Gaikuntzarako sistema Kontratisten Erregistro Ofizialaren osagarria da eta helburu du kontratazio elektronikoan interesa dutenen unibertsoa zabaltzea. Horrela, enpresek elektronikoki lizitatu dezakete: nahiz eta Kontratisten Erregistro Ofizialean inskribatuta ez egon, Enpresen Behin-behineko Elkarte batean lehiatu nahi badute, edo eskaintza bateratu bat aurkeztu nahi izanez gero.

La Habilitación Temporal estará exclusivamente vinculada a la licitación electrónica a un único y determinado expediente y cesará de ser efectiva desde el mismo momento en que finalice el procedimiento mismo. (Sólo la inscripción en el Registro Oficial de Contratistas exime la presentación de forma generalizada en todos los expedientes de contratación.)

Behin-behineko Gaikuntza espediente bakar eta zehatz bati dagokio, eta espediente horren tramitazioa amaitzean baliogabe geratuko da. Kontratisten Erregistro Ofizialean inskribatuta egon behar da espediente guztietan elektronikoki orokorrean lizitatzeko.

Aurkeztu beharreko dokumentazio administrazioaren bolumena eta izaera kontuan hartuta, Eusko Jaurlaritzak enpresari aukera ematen dio, hala nahi izanez gero, Behin-behineko Gaikuntzarako eskaera Kontratisten Erregistro Ofizialean inskribatzeko eskaera telematiko bihurtzeko.

Azken aldaketako data:

Kontratazio Publiko Elektronikoa urrats bakarrean
  • Lizitazio elektronikoa
  • Elektronikoki lizitatzea Kontratisten Erregistro Ofiziala inskribatu gabeko enpresen kasuan
  • Elektronikoki lizitatzea Enpresen Behin-behineko Elkarteen kasuan
  • Erregistroan izena ematea, berriztea eta aldaketak
  • Egiaztagiria automatikoki berritzea
  • Kontratisten Erregistro Ofizialako zenbakia kontsulta
  • Ziurtagiria deskargatzea
  • KEO-Ziurtagiria Egiaztapena
  • Kontratuen Erregistroa
Euskadi, auzolana