Kontratazio Publikoa Euskadin

www.euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Kontratazio Publikoa Euskadin
 
Kontratazio Publikoa Euskadin

Kontratazio Publiko Elektronikoaren eredua

Eusko Jaurlaritzaren 2004-2006ko On line Administrazioaren Plan Estrategikoaren barnean, Kontratazio Publiko Elektronikoa Euskal Enpresei, Administrazioari, Funtzionarioei eta Gizarteari berari onurak ekarriko dizkien estrategia moduan aurkeztu da. Eusko Jaurlaritzaren Kontratazio Publiko Elektronikoaren eredua sistema segurua baina eskuragarria, zorrotza baina erraza, erabilgarria eta agerikoa da.

Sistema seguru, sarbide errazeko, sinple baina zorrotz, eskuragarri eta ageriko baten bidez, tresna telematikoen erabilera hedatu nahi da kontratazio publikoan, euskal enpresen eta administrazioaren beraren lehiakortasuna eta eraginkortasuna hobetzeko asmoz.

Helburu orokorrak:
  • Lehia zabaltzea, enpresei kontratu publikoetarako bidea erraztuta, atari telematiko baten bidez.
  • Lehia sustatzea, komunikazio kanal errazen bitartez.
  • Eraginkortasuna handitzea eta kontratazio publikoaren kudeaketa gastuak murriztea.
  • Kontratazio prozeduren estandarizazioa sustatzea.
  • Administrazio elektronikoan Sinadura Elektronikoaren erabilera sustatzea.
Enpresentzako onurak:
  • Kontratu publikoetarako sarbidea sinplifikatzea.
  • Kontratazio ziklo guztia digitalki ikusi eta tratatzea: Dena etxetik egitea, baita kontratua sinatzea ere.
  • Administrazioarekin egin beharreko edo egindako tramite guztiak eskura izatea.
  • Komunikazio seguru eta azkarrak.
Horrez gainera, eskaintza era elektronikoan eginez gero, enpresek:
  • Prozesu errepikakorrak desagerraraztea eta, ondorioz, huts egiteko aukerak gutxitzea.
  • Transakzio eta izapidetze kostuak ezabatzea.
  • Prozesatze denbora murriztea.
  • Prozesuaren segurtasuna eta konfidentzialtasuna handitzea.
Enpresentzako bermeak
  • Espedienteko informazioa zuzenean atzitzea, etxetik.
  • Irekiera ekitaldietan egotea bertara joan behar gabe.
  • Eskaintzako datuen zaintza eta konfidentzialtasuna ziurtatzea: fitxategiak ekitaldi publikoan soilik bihurtzen dira irakurgarri.
  • Prozesu informatikoak baimenik gabeko esku-hartzeetatik babestea: Sinadura Elektronikoaren eta Eusko Jaurlaritzaren Kontratazio elektronikoko sistemaren bermea.
Azken aldaketako data:  2015/04/08
Kontratazio Publiko Elektronikoa urrats bakarrean
  • Lizitazio elektronikoa
  • Elektronikoki lizitatzea Kontratisten Erregistro Ofiziala inskribatu gabeko enpresen kasuan
  • Elektronikoki lizitatzea Enpresen Behin-behineko Elkarteen kasuan
  • Erregistroan izena ematea, berriztea eta aldaketak
  • Egiaztagiria automatikoki berritzea
  • Kontratisten Erregistro Ofizialako zenbakia kontsulta
  • Ziurtagiria deskargatzea
  • KEO-Ziurtagiria Egiaztapena
  • Kontratuen Erregistroa
  • Adjudikatzeko ahal berriaren alta-eskaera
Euskadi, auzolana