Kontratazio Publikoa Euskadin

www.euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Kontratazio Publikoa Euskadin
 
Kontratazio Publikoa Euskadin

Arkitektura Teknikoa

Eusko Jaurlaritzaren Kontratazio Ereduak hamabost aplikazio edo zerbitzu informatiko baino gehiago erabiltzen ditu bere jardunean.
Horien guztien artean, ondorengo hauek nabarmendu daitezke, interesatuekin eta kontratazio publikorako prozesuekin harreman zuzena dutelako:
  • Kontratisten Erregistroa
    Lizitatzaileek lizitatzeko behar dituzten nortasunari, jarduteko gaitasunari eta ordezkaritzari buruzko datu nagusiak jasotzen ditu. EAEko botere adjudikatzaile guztietan indarrean dago.
  • Enpresen Sailkapena
    Autonomia eta Estatuko sailkapena Euskal Administrazioen Kontratazio Organoetan egiaztatzeko, hala eskatzen duten kontratuetan.
  • IZENPE Sinadura eta Egiaztapen Zerbitzua
    Aitortutako Egiaztapen eta Sinadura Elektronikorako zerbitzuak ematen dizkie Kontratazio Publiko Elektronikoko Sistemei, eta, horrela, sistema horiek administrazio zerbitzuen tramitazio telematikoko prozesuetan sartzen ditu.
  • Jakinarazpenetarako Zerbitzu Horizontala
    Administrazio ebazpen eta jarduera guztiak jakinaraztea ahalbidetzen du, prozesua erabat bermatuta eta Sinadura Elektronikoa erabiliz.
  • Ordainketetarako Zerbitzu Horizontala
    Kontratu publikoen esleipendunei aukera ematen die ordainketa eta bermeak telematikoki tramitatzeko.
  • Nire Gestioak (Hiritarren postontzia)
    Zerbitzu honetan, lizitatzaileek parte hartutako espedienteetan sar daitezke Internet bidez, Sinadura Eleknikoaz egiaztatu ondoren.
arquitectura técnica
Azken aldaketako data:  2015/04/08
Kontratazio Publiko Elektronikoa urrats bakarrean
  • Lizitazio elektronikoa
  • Elektronikoki lizitatzea Kontratisten Erregistro Ofiziala inskribatu gabeko enpresen kasuan
  • Elektronikoki lizitatzea Enpresen Behin-behineko Elkarteen kasuan
  • Erregistroan izena ematea, berriztea eta aldaketak
  • Egiaztagiria automatikoki berritzea
  • Kontratisten Erregistro Ofizialako zenbakia kontsulta
  • Ziurtagiria deskargatzea
  • KEO-Ziurtagiria Egiaztapena
  • Kontratuen Erregistroa
  • Adjudikatzeko ahal berriaren alta-eskaera
Euskadi, auzolana