Kontratazio Publikoa Euskadin

www.euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Kontratazio Publikoa Euskadin
 
Kontratazio Publikoa Euskadin

Lizitatzaileen eta Enpresa Sailkatuen Erregistroa

Lizitatzaileen Erregistroan izena emateko eskaerak izena emateko dosierraren bidez egin beharko dira; dosier horretan inprimaki normalizatuak daude, PAPEREAN zuzenean bete daitezkeenak edo INTERNET bidez, aplikazio batera sartuz (horretarako beharrezkoa da ziurtagiri-txartela izatea).

Inprimakietan (bai paperean nahiz aplikazioaren bidez egindakoetan) eskatutako datuak bete behar dira, eta beharrezko dokumentu osagarriekin batera aurkeztu.

Eskatutako dokumentazioa aurkeztu ondoren, enpresaren izen-ematea egingo da Lizitatzaileen Erregistroan, Ondare eta Kontratazioko zuzendariak emandako Ebazpenaren bidez. Egindako izen emateak aldizka argitaratuko dira EHAAn.

INTERNETen:


Lizitatzaileen Erregistroaren aplikazio berriaren bidez datuak betetzeko, beharrezkoa da ziurtagiri-txartela izatea eta agertuz doazen erlaitzak betetzea (agertzen diren ordenan egitea gomendatzen dugu).

PAPERean:


3 inprimaki hauek deskargatu, bete eta sinatu beharko dituzu: Erregistroan alta emateko inprimakia, Kontratazio elektronikoko sisteman alta emateko inprimakia, Jakinarazpen elektronikoko sisteman alta emateko inprimakia.



Inprimakietan eskatutako datu guztiak adierazi behar dira, eta eskatutako dokumentu osagarri guztiak erantsi behar zaizkie:

1. IZENA EMATEKO ESKABIDEAN AGERTU BEHAR DIREN DATUAK:
  • Datu pertsonalak, edo, hala dagokionean, enpresaren datu sozialak; baita enpresan administrazio eta kudeaketa ardurak dituzten kideen zerrenda ere.
  • Langile tekniko administratiboen zerrenda.
  • Enpresa esperientziari buruzko datuak.
2. ESKABIDEARI ERANTSI BEHARREKO DOKUMENTU SORTA:
a) DOKUMENTAZIO JURIDIKOA
  • Eratze Eskritura eta, hala dagokionean, Sozietatearen Aldaketa eta Egokitze Eskritura, baita bi dokumentu horiei dagozkien erregistro publikoen agiriak ere. Eskaintza gizabanako batek egiten badu, Nortasun Agiri Nazionala aurkeztu beharko du.
  • Ahalordetze Eskritura, Merkataritza Erregistroan sartua, hala dagokionean, eta enpresaren ahaldunaren Nortasun Agiri Nazionala.
b) ZERGA ETA GIZARTE SEGURANTZAKO BETEBEHARRAK BETETZEARI BURUZKO DOKUMENTAZIOA
  • Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan izena emanda dagoela adierazten duen agiria, eta azken ordainagiria, edo, hala dagokionean, ordainketa horretatik salbuetsita dagoela egiaztatzen duen dokumentua, dagokion erakunde zerga-biltzaileak emana.
  • Administrazio Publikoekiko Kontratuen Legearen Araudia onartzen duen urriaren 12ko 1098/2001 Errege Dekretuan aurreikusitakoari jarraituz, Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak eta zerga betebeharrak egunean dituela erakusten duten egiaztagiri positibo eguneratuak, erakunde administratibo eskumendunek jaulkiak.
c) ESTATUKO ENPRESA SAILKAPENARI BURUZKO DOKUMENTAZIOA
  • Ekonomia eta Ogasun Ministerioaren Kontratazio Administratiboko Aholkularitza Batzordearen sailkapen egiaztagiririk edukiz gero soilik.
d) BAIMEN ADMINISTRATIBOAK
  • Dagokien jardueran aritzeko gaitasuna aitortzen dieten erakunde eskumendunen baimen administratiboak.


OHARRAK:
  • Eskaturiko egoerak egiaztatzeko, dokumentu originalak, Eusko Jaurlaritzako Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzak edo Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritzek erkaturiko kopiak, edo notarioaren aurrean egiaztatutako kopiak aurkeztu beharko dira. Alta telematikoki eginez gero, formatu digitalean (pdf, jpg, ...) erantsiko dira dokumentuak. Eskriturak salbuespena izango dira, originalak aurkeztu beharko baitira.
  • Dagokien ogasunen eta Gizarte Segurantzaren egiaztagiri positiboak egiaztagiri horiek jaulkitzen direnetik 30 eguneko epearen barruan aurkeztu beharko dira, Kontratisten Erregistro Ofizialean Kontratatzeko Gaitasunaren Egiaztapenaren Sailean egin  beharreko prozeduretan aurreikusten diren ondorioak izan ditzaten.
  • Jakinarazten da aurkeztu diren agiriak Euskadiko Kontratisten Erregistro Ofizialean gordeko direla ziurtagiria egin eta hurrengo bi hilabeteetan, enpresa interesdunek berreskuratzeko aukera izan dezaten bertara joan eta agiriak jasota. Epe hori igarotakoan, suntsitu egingo dira.
Azken eguneratzea: 2016/11/30
Kontratazio Publiko Elektronikoa urrats bakarrean
  • Lizitazio elektronikoa
  • Elektronikoki lizitatzea Kontratisten Erregistro Ofiziala inskribatu gabeko enpresen kasuan
  • Elektronikoki lizitatzea Enpresen Behin-behineko Elkarteen kasuan
  • Erregistroan izena ematea, berriztea eta aldaketak
  • Egiaztagiria automatikoki berritzea
  • Kontratisten Erregistro Ofizialako zenbakia kontsulta
  • Ziurtagiria deskargatzea
  • KEO-Ziurtagiria Egiaztapena
  • Kontratuen Erregistroa
  • Adjudikatzeko ahal berriaren alta-eskaera
Euskadi, auzolana