Kontratazio Publikoa Euskadin

www.euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Kontratazio Publikoa Euskadin
 
Kontratazio Publikoa Euskadin

Lizitatzaileen eta Enpresa Sailkatuen Erregistroa

Euskal Autonomia Erkidegoko Lizitatzaileen Erregistro Ofiziala Administrazio Kontratazioa arintzeko tresna bat da, eta Administrazioarekin kontratuak egiten dituzten edo kontratatzeko prest dauden enpresen datu garrantzitsuenak biltzen ditu.

Erregistro horretan bildutako datuak euskal administrazio publikoetako organoen esku jartzen dira, administrazioak erregistroan izena emanda dauden enpresen gaineko informazioa eskuratu eta kontsultak egin ahal izan ditzan.

Lizitatzaileen Erregistro Ofizialeko inskripzioa borondatezkoa da guztiz, eta ezin dira enpresak horretara behartu. Era berean, erregistratutako enpresek ez dute inongo abantailarik izango Erregistroan egoteagatik, eta lizitatzaile guztien berdintasun eta ez-diskriminazio printzipioa hartuko da kontuan.

Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio-organoekin kontratuak dituzten edo kontratatzeko prest dauden kontratistek eman ahal izango dute izena, betiere obrak egiteko, zerbitzu publikoak kudeatzeko, hornikuntzak emateko, eta aholkularitza- edo zerbitzu-enpresekin laguntza teknikoa emateko kontratuak edo bestelako administrazio-kontraturen bat adjudikatzeko lizitazioetan parte hartzeko bada.

Lizitatzaileen Erregistroaren egiaztagiria 6 hilabetez behin berritu beharra dago.

Izapideetarako honako epe hauek aurreikusten dira:
  • Izena emateko izapideak dokumentazioa behar bezala jasotzen denetik hilabetera amaitzen dira, gutxi gorabehera.
  • Saiatzen gara Berritzeko izapidea astebeteko epean (telematikoki egiten bada) edo 2 asteko epean (paperean egiten bada) ebazten, dokumentazioa behar bezala jasotzen denetik aurrera zenbatzen hasita.


Erregistroak enpresei eskaintzen dizkien abantailak:
  • Lizitatzaileen Erregistroan izena emanda dauden eta Euskal Autonomia Erkidegoan lizitazio publikoetara sarri aurkezten diren enpresek ez dute kontratazio prozedura erregulatzen duten arauek eskatutako dokumentazioa behin eta berriro aurkezten ibili beharrik, eta, beraz, izapideak asko arintzen dira horri esker.
  • Erregistroan izena emanda dauden enpresa guztiek egiaztagiri bat jasotzen dute. Egiaztagiri hori Euskal Administrazio Publikoak antolatutako lizitazioetara aurkezteko behar dute.
Harremanetan jartzeko helbideak
  • Gasteizen: Eusko Jaurlaritzaren egoitza - Donostia kalea, 1 - 01010 Vitoria-Gasteiz.
    Telefonoa: 945018932 E-Maila:keo@euskadi.eus
  • Gasteizen: Herritarrentzako zerbitzuaren bulegoa - Zuzenean: Ramiro de Maeztu, 10 - 01008 Vitoria-Gasteiz.
  • Bilbon: Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritza - Kale Nagusia, 85 - 48011 Bilbao.
  • Donostian: Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritza - Andia, 13 - 20004 Donostia-San Sebastián.
Azken eguneratzea: 2016/11/30
Kontratazio Publiko Elektronikoa urrats bakarrean
  • Lizitazio elektronikoa
  • Elektronikoki lizitatzea Kontratisten Erregistro Ofiziala inskribatu gabeko enpresen kasuan
  • Elektronikoki lizitatzea Enpresen Behin-behineko Elkarteen kasuan
  • Erregistroan izena ematea, berriztea eta aldaketak
  • Egiaztagiria automatikoki berritzea
  • Kontratisten Erregistro Ofizialako zenbakia kontsulta
  • Ziurtagiria deskargatzea
  • KEO-Ziurtagiria Egiaztapena
  • Kontratuen Erregistroa
  • Adjudikatzeko ahal berriaren alta-eskaera
Euskadi, auzolana