Kontratazio Publikoa Euskadin

www.euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Kontratazio Publikoa Euskadin
 
Kontratazio Publikoa Euskadin

Lizitatzaileen eta Enpresa Sailkatuen Erregistroa

Lizitatzaileen Erregistroaren egiaztagiria 6 hilabetez behin berritu beharra dago.

BERRIZTATZEKO PROZEDURA. Lizitatzaileen Erregistroari honako dokumentazio hau bidali beharko zaio:

  • BERRIZTATZEKO ESKARIA eta, beronekin batera, zer dokumentu bidaltzen den ere jakinarazi beharko da. Era berean, eta ESKRITURA PUBLIKOAK aurkezten badira, eskaria egiten duen merkataritza sozietateak horiei buruz duen borondatea ere adierazi beharko da.
  • ERANTZUKIZUN AITORPENA
    • Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren 60. artikuluan administrazioarekin kontratua egiteko debekuen barruan ez dagoela.
    • Zerga betebeharrak egunean dituela egiaztatzeko agiria jaulki duen administrazioaz gainerako beste inongo administraziorekiko zerga betebeharrik ez dagokiola ere.
  • Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren azken ordainagiria (azken ekitaldiari dagokiona aurkeztu ez bada soilik), edo, hala dagokionean, zerga hori ordaintzetik salbuetsita dagoela dioen egiaztagiria, dagokion erakunde zerga-biltzaileak emana.
  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak eta zerga betebeharrak egunean dituela erakusten duten egiaztagiri positibo eguneratuak, erakunde administratibo eskumendunek jaulkiak.
  • Lizitatzaileen Erregistro Ofizialeko azken egiaztagiriaren fotokopia sinplea.
INTERNETEN:


Lizitatzaileen Erregistro Ofizialaren aplikazio berriaren bidez datuak betetzeko, beharrezkoa da ziurtagiri-txartela izatea, gero agertuz doazen erlaitzak betetzea eta eskatzen duen dokumentazioa eranstea.

PAPEREAN:


Formularioa deskargatu, bete, sinatu eta gainerako dokumentuekin batera bidali.

OHARRAK:
  • Eskaturiko egoerak egiaztatzeko, dokumentu originalak, Eusko Jaurlaritzako Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzak edo Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritzek erkaturiko kopiak, edo notarioaren aurrean egiaztatutako kopiak aurkeztu beharko dira.
  • Dagokien ogasunen eta Gizarte Segurantzaren egiaztagiri positiboak egiaztagiri horiek jaulkitzen direnetik 30 eguneko epearen barruan aurkeztu beharko dira, Lizitatzaileen Erregistro Ofizialean Kontratatzeko Gaitasunaren Egiaztapenaren Sailean egin beharreko prozeduretan aurreikusten diren ondorioak izan ditzaten.
  • Jakinarazten da aurkeztu diren agiriak Euskadiko Lizitatzaileen Erregistro Ofizialean gordeko direla ziurtagiria egin eta hurrengo bi hilabeteetan, enpresa interesdunek berreskuratzeko aukera izan dezaten bertara joan eta agiriak jasota. Epe hori igarotakoan, suntsitu egingo dira.
Azken eguneratzea: 2016/11/30
Kontratazio Publiko Elektronikoa urrats bakarrean
  • Lizitazio elektronikoa
  • Elektronikoki lizitatzea Kontratisten Erregistro Ofiziala inskribatu gabeko enpresen kasuan
  • Elektronikoki lizitatzea Enpresen Behin-behineko Elkarteen kasuan
  • Erregistroan izena ematea, berriztea eta aldaketak
  • Egiaztagiria automatikoki berritzea
  • Kontratisten Erregistro Ofizialako zenbakia kontsulta
  • Ziurtagiria deskargatzea
  • KEO-Ziurtagiria Egiaztapena
  • Kontratuen Erregistroa
  • Adjudikatzeko ahal berriaren alta-eskaera
Euskadi, auzolana