Kontratazio Publikoa Euskadin

www.euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Kontratazio Publikoa Euskadin
 
Kontratazio Publikoa Euskadin

Lizitatzaileen eta Enpresa Sailkatuen Erregistroa

Enpresek errazago berritu ahal izan dezaten Lizitatzaileen Erregistro Ofizialeko ziurtagiria (6 hilean behin) automatikoki berritzeko mekanismoa sortu da, enpresek ziurtagiriak emateko mekanismoaren ordez.

Berritze automatiko hori administrazio publikoen arteko elkarreragingarritasun-zerbitzuei esker egin daiteke, eta aukera ematen du, sistemen arteko konexioaren bitartez, berritzea egiteko baldintzak betetzen diren egiaztatzeko (enpresak zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta dituen egiaztatzeko aukera ematen du).

Jardunbidea:

Berritze automatikoa aktibatzeko https://apps.euskadi.eus/appcont/solicitudregistro/indiceRA_e.htm estekara joan beharko da, eta hiru urrats errazen bitartez aktibatu baimena:

1-Baimena eman Lizitatzaileen Erregistro Ofizialari enpresaren datuak beste administrazio batzuetan kontsultatzeko.
2-Berritzeko espedienteari buruzko jakinarazpen elektronikoak jasotzeko arduraduna nor izango den definitu enpresako ahaldunen artean.
3-Jakinarazpen telematikoak jasotzeko zein txartel-mota erabiliko den aukeratu. Erregistroko ziurtagiria iraungi baino hilabete lehenago, mezu elektroniko bat jasoko du enpresak. Bertan jakinaraziko zaio ziurtagiria hilabeteko epean iraungiko dela, eta hamabost egun lehenago egiaztatuko dela enpresak zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta dituen. Berritzeko prozesu automatikoa ez bada behar bezala amaitu, web gunearen bitartez eman ahal izango da falta den dokumentazioa. *Prozesu hau indargabetu egin beharko da erregistroko berritzea egiteaz gain aldaketaren bat egingo bada eskrituretan, ahaldunetan, sozietatearen helburuetan… .


OHARRAK:

  • Berritze automatikoa egin ahal izateko, nahitaezkoa izango da Kontratisten Erregistro Ofizialeko berritzea gutxienez behin telematikoki eginda izatea.
  • Edonoiz utzi ahal izango da bertan behera berritzea. Deskargatu liburuxka.
Azken eguneratzea: 2016/11/30
Kontratazio Publiko Elektronikoa urrats bakarrean
  • Lizitazio elektronikoa
  • Elektronikoki lizitatzea Kontratisten Erregistro Ofiziala inskribatu gabeko enpresen kasuan
  • Elektronikoki lizitatzea Enpresen Behin-behineko Elkarteen kasuan
  • Erregistroan izena ematea, berriztea eta aldaketak
  • Egiaztagiria automatikoki berritzea
  • Kontratisten Erregistro Ofizialako zenbakia kontsulta
  • Ziurtagiria deskargatzea
  • KEO-Ziurtagiria Egiaztapena
  • Kontratuen Erregistroa
  • Adjudikatzeko ahal berriaren alta-eskaera
Euskadi, auzolana