Kontratazio Publikoa Euskadin

www.euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Kontratazio Publikoa Euskadin
 
Kontratazio Publikoa Euskadin

Azken eguneratzea: 2012/03/05

Lanbide Kontratazioaren Euskal Plataforman sartu da

Beste erakunde sartu da Kontratazioaren Euskal Plataformaren Kontratatzailearen Profilean: Lanbide.

2010eko urritik “Kontratazio Publikoa Euskadin” atariko Kontratatzailearen Profil berria prestatzen gabiltza. Horrela, Sektore Publikoko Kontratuen Legearen eskakizun guztiak betetzen ditu argitalpena jasota geratzeari dagokionez, eta kontratu publikoei buruzko informazioa lortzea errazago izateko zerbitzuak eskaintzen dizkie enpresei.

Profil berri horrek zerbitzuen eta gardentasunaren alorretako mailarik handiena ematen die enpresei eta adjudikatzeko ahalei.

Enpresak Internet bidez sar daitezke profil berrian, eta funtzionalitate hauek ditu:
- Denbora zigilatzeko eta edukia ziurtatzeko zereginak betetzen ditu.
-“On line” egiaztatzea argitaratutako informazioa osorik dagoen.
- Espediente beraren inguruan argitaratutako bertsio ezberdinak erkatzeko aukera.
- Espedientearen bizi osoa azaltzen duen trazabilitate-fitxategia deskargatzea.
- Interesa dakizkiokeen espedienteei buruzko informazioa jasotzeko harpidetza egitea, espedienteari buruzko guztiaren jakinaren gainean egoteko.
- Interesa dakizkiokeen kontratu-tipologiarako harpidetza egitea, RSS bidez.

Erakunde-aniztasuna duenez, Kontratatzailearen profilaren helburua da euskal sektore publikoko kontratu guztietara sartzeko atari bateratua izatea, Eusko Legebiltzarrak eskatu zuena betez. Une honetan Eusko Jaurlaritzaren eta, URAren, IZENPEren, EJIEren, Eibarko Udalaren, Itelazpiren, Amurrrioko Udalaren, ETSren, Tolosaldearen Udalaren (Ikaztegieta, Baliarrain, Orendain, Abaltzisketa, Altzo, Aduna, Aleiza, Hernialde, Leaburu-Txarama, Berrobi, Larraul, Bidegoian), AVPDren, Metapostaren, UPVren eta orain sartu diren Lanbideren Udalaren espedienteak ikus daitezke. Gero eta sozietate publiko eta adjudikatzeko ahal gehiago sartuko dira profilean.

Kontratazio Publiko Elektronikoa urrats bakarrean
  • Lizitazio elektronikoa
  • Elektronikoki lizitatzea Kontratisten Erregistro Ofiziala inskribatu gabeko enpresen kasuan
  • Elektronikoki lizitatzea Enpresen Behin-behineko Elkarteen kasuan
  • Erregistroan izena ematea, berriztea eta aldaketak
  • Egiaztagiria automatikoki berritzea
  • Kontratisten Erregistro Ofizialako zenbakia kontsulta
  • Ziurtagiria deskargatzea
  • KEO-Ziurtagiria Egiaztapena
  • Kontratuen Erregistroa
  • Adjudikatzeko ahal berriaren alta-eskaera
Euskadi, auzolana