Kontratazio Publikoa Euskadin

www.euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Kontratazio Publikoa Euskadin
 
Kontratazio Publikoa Euskadin

Azken eguneratzea: 2012/02/24

REVASCON abiarazi da

Euskal Sektore Publikoko Kontratuen Erregistroa ekoizten hasi da

Gardentasunerako tresna berri gisa, Kontratuen Erregistroak, Sektore Publikoko Kontratuei buruzko Legearen testu bategineko 333. artikuluak emandako lege-betebeharrak betetzeko aukera errazteaz gain, Kontratatzailearen profileko datuak hartzeko lanak sinplifikatzen ditu eta, batez ere, Eusko Jaurlaritzak kontratazio publikoari ematen dion GARDENTASUNAREN beste funtsezko atal bat da.

Kontratatzailearen profilean eta Adjudikaziodunen profilean adjudikatu eta formalizatu arte da publiko eta eskuragarria kontratuei buruzko informazioa, baina Kontratuen Erregistroak kontratu guzti-guztien fase guztiak ipintzen ditu herritarren esku, Internet bidez ikus daitezkeela kontratuon gorabehera guztiak.

Kontratuen Erregistroaren funtzionalitateak une honetatik bertatik operatibo egon arren, kontratuei buruzko informazioa eguneratu egin behar da. Hori dela eta, orain eskuragarri dauden datuak ugarituz joango dira izapidetzaileek informazio berriak elikatu eta bateratzen dituzten heinean.

Tresna berri honekin, kontratazio publikoaren ezagutza, azterketa eta ikerketarako euskarria eskaintzen zaie interesdunei eta, halaber, kontratazio publikoaren prozedura eta praktikak etengabe berrikusi eta hobetzeko, hornitzaileen kalitate, fidagarritasun eta eraginkortasuna aztertzeko, eta merkatu publikoen gaitasun eta gardentasuna gainbegiratzeko tresna eskaintzen zaie aginte publikoei.

Kontratazio Publiko Elektronikoa urrats bakarrean
  • Lizitazio elektronikoa
  • Elektronikoki lizitatzea Kontratisten Erregistro Ofiziala inskribatu gabeko enpresen kasuan
  • Elektronikoki lizitatzea Enpresen Behin-behineko Elkarteen kasuan
  • Erregistroan izena ematea, berriztea eta aldaketak
  • Egiaztagiria automatikoki berritzea
  • Kontratisten Erregistro Ofizialako zenbakia kontsulta
  • Ziurtagiria deskargatzea
  • KEO-Ziurtagiria Egiaztapena
  • Kontratuen Erregistroa
  • Adjudikatzeko ahal berriaren alta-eskaera
Euskadi, auzolana