Kontratazio Publikoa Euskadin

www.euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Kontratazio Publikoa Euskadin
 
Kontratazio Publikoa Euskadin

Azken eguneratzea: 2013/04/24

VISESAk bere lehenengo espediente elektronikoki lizitagarria argitaratu du eta ATRIO tresna informatiko berria estreinatzen du. Tresna honek iragarkiak Kontratatzailearen Profilean eta EBAOan automatikoki argitaratzen du

ATRIOko eta VISESAn egindako Lizitazio Elektronikoko lehenengo espedientea ondokoa izan da: VISESA eta ALOKABIDEren Intraneten baes eta mantentze zerbitzua lizitazioa

ATRIO ezarri duenez, eta apustu irmoa egin duenez kontratazioak Kontratazioaren Euskal Plataformaren bitartez egiteko bide telematikoaren alde, administrazioa eta jarduera ekonomikoa modernizatzeko hainbatetan eskatzen diren bitarte telematikoak sartu dituzte VISESAn.

Dagoeneko papera ez da jakinarazpenetako funtsezko elementua izango VISESAren kontratazio-prozesuetan. Bada, gauzak egiteko modua behin betiko aldatzeko bidea hasi du, eta Europar Batasunak, administrazioa modernizatzeko ikerketa-zentroek eta prozesu hauetako funtsezko legeek (Herritarrak zerbitzu publikoetara bitarteko elektronikoz sartzeari buruzko legea, Sektore Publikoko Kontratuei buruzko Legea…) egindako gomendioak betetzen ditu.

VISESA lizitazio elektronikora, ATRIO bidez, sartzeak nabarmen bultzatuko du gure enpresa lizitatzaileek teknologia berriak hartzea, eta azterlan guztiek diote ekintza hori funtsezkoa dela administrazio-prozesuak hobetzeko, eta ekonomiak sortzen dituela botere publikoetarako eta enpresetarako. Beraz, eraginkortasun handiagoa ekarriko du kontratazio publikoaren prozesuko elementu nagusi bientzat. 

Kontratazio Publiko Elektronikoa urrats bakarrean
  • Lizitazio elektronikoa
  • Elektronikoki lizitatzea Kontratisten Erregistro Ofiziala inskribatu gabeko enpresen kasuan
  • Elektronikoki lizitatzea Enpresen Behin-behineko Elkarteen kasuan
  • Erregistroan izena ematea, berriztea eta aldaketak
  • Egiaztagiria automatikoki berritzea
  • Kontratisten Erregistro Ofizialako zenbakia kontsulta
  • Ziurtagiria deskargatzea
  • KEO-Ziurtagiria Egiaztapena
  • Kontratuen Erregistroa
  • Adjudikatzeko ahal berriaren alta-eskaera
Euskadi, auzolana