Hasiera-ra joan

Ongi etorri. Kontratazio Publikoa Euskadin izeneko plataforma etengabe ari da eguneratzen, eta enpresa lizitatzaileei edo kontratistei nahiz botere adjudikatzaileei edo izapidegileei publizitatea, gardentasuna, izapidetze elektronikoa, elkarreragingarritasuna, prestakuntza eta laguntza eskaintzeko zerbitzua da.

Lizitatzaileak edo Kontratistak

Administrazioarekin kontratuak egiten dituzten edo egin nahi dituzten banakako enpresak edo enpresa sozialak.

Eskuratu kontratatzailearen profiletik Euskadiko 600 botere adjudikatzailek lizitazioei buruz eskainitako informazio guztia, eta harpidetu. Zuretzat erosoagoa izan dadin, eskatu lizitatzaileen erregistroan alta emateko; indarreko ziurtagiria lortuko duzu eta lizitazio elektronikoa erabili ahal izango duzu. ABEE baten bidez lizitatu ahal izateko aldi baterako gaikuntza ere lortu dezakezu. Behar izanez gero, enpresa-sailkapen bat eskura dezakezu, edo errekurtso bat izapidetu KEAOn.

Botere adjudikatzaileak

Hauek dira: EAEn obrak, zerbitzuak eta produktuak kontratatzen dituen administrazio publikoa, eta Kontratuen Legeak horretara behartzen dituen erakunde, ente eta fundazioak.

Euskadiko Kontratazio Plataforman, botere adjudikatzaile izateko alta eskatu behar da, eta izapideak egiteko eskura dauden zerbitzu guztietara sartzeko aukera izango da: Kontratatzailearen profila, Kontratuen Euskal Erregistroa eta lizitazio elektronikoa. Horretaz gain, beste zeregin hauek ere egin ahal izango dira: lizitatzaileen erregistroko ziurtagirietara edo enpresen sailkapenetara sartu; gardentasun-txostenak eta aholku-batzordearenak eskuratu, KEAOrekin izapideak egin, eta elkarreragingarritasunak ematen dituen aukerak baliatu.

BOTERE ADJUDIKATZAILEENTZAKO SARBIDEA

Abisuak eta Ikastaroen egutegia

Nabarmenduak

  • Aholku Batzordeko Sailkapen Batzordearen ohar garrantzitsua
    Espainiako ordenamendu juridikora 2014ko otsailaren 26ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014/23 (EB) eta 2014/24 (EB) Zuzentarauen transposizioa egiten duen Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legearen 82 artikuluan aurreikusitakoarekin bat, kaudimena mantentzea egiaztatzen duen dokumentazioa dagokion erregelamenduz ezarritako epeetan aurkezten ez bada dituen sailkapenen etete automatikoa izango du ondorio eta baita sailkapen-errebisioaren espedientaren irekiera.
    Iraila 2, 2019
  • Widget berria jaitsi daiteke dagoeneko
    Eusko Jaurlaritzaren Kontratazio Plataformak eta Euskadiko Kontratuen Erregistroak (REVASCON) gardetasunari lotuta jaso behar dituzten eduki guztiak dauden bertan.
    Abuztua 29, 2019
  • Ongi etorri gure webgune berrira
    Ikusten duzun bezala, gure web-orrialdeak eguneratu ditugu; diseinu berria eman diegu, Plataforman enpresa lizitatzaileentzat, kontratistentzat edo botere adjudikatzaileentzat erabilgarri dauden zerbitzu guztiak errazago erabili ahal izateko eta horietara errazago sartu ahal izateko.
    Uztaila 26, 2019

Doakoa formazio ekintzak- Vitoria-Gasteizen

  • ENPRESENTZAKO IKASTAROAK LIZITAZIO ELEKTRONIKOA

    Urriak 15, asteartea, 10:00etatik 12:00etara.Inskripzioa

  • TRAMITATZAILEENTZAKO IKASTAROAK KONTRATATZAILEAREN PROFILA/REVASCON

    Irailak 11, asteazkena, 09:30etik 13:30era. Amaitu

    Irailak 24, asteartea, 09:30etik 13:30era. Beteta

    Urriak 22, asteartea, 09:30etik 13:30era.Inskripzioa

  • TRAMITATZAILEENTZAKO IKASTAROAK LIZITAZIO ELEKTRONIKOA

    Irailak 17 eta 18, asteartea eta asteazkena, 09:30etik 13:30era. Beteta

    Urriak 1 eta 2, asteartea eta asteazkena, 09:30etik 13:30era. Beteta

Euskadi, auzolana