Hasiera-ra joan

ABEE batekin lizitatzeko gaikuntza

ABEE batean bilduta espediente jakin baten lehiatu nahi duten enpresa taldeek gaitu egin beharko dute elektronikoki lizitatu ahal izateko.

Horretarako, ABEEa osatzen duten enpresek elektronikoki lizitatzeko asmoa dutela adierazi behar diote aldez aurretik gaikuntza sistemari.

Komunikazio horretan, zer espedientetarako lizitatu nahi duen adierazi beharko du enpresa taldeak, eta beharrezkoak diren informazio eta agiriak aurkeztu beharko ditu.

Aldi baterako enpresa-elkarte batek (ABEE) lizitazio elektroniko bat egiteko zer urrats egin behar dituen adieraziko dizuegu:

Lider gisa jardungo duen enpresak espediente jakin horretan ABEE bidez lizitatzeko asmoa duela adieraziko du. Horretarako, zer espedientetan lizitatuko duen eta ABEEan zer enpresek parte hartuko duten adierazi beharko du.

ABEEa gaitzeko sistemara sartzea (Liderra)

ABEEan parte hartuko duen enpresa bakoitzak bere enpresari buruzko informazioa eman beharko du, ABEEari dagokionez. Enpresa Kontratatzaileen Erregistro Ofizialean izena emanda dagoen edo ez, era bateko edo besteko informazioa eta dokumentazioa aurkeztu beharko da.

Enpresa parte-hartzaileak aplikaziora sartzea - Ezingo da aurrera egin parte hartuko duten enpresa guztiek beren datuak sartu arte.

Parte hartuko duen enpresa bakoitzak espediente jakin horretan ABEE bidez lizitatzeko asmoa duela sinatu behar du.

ABEE bidez lizitatzeko asmoa dagoela sinatzeko sarbidea - Ezingo da aurrera egin parte hartuko duten enpresa guztiek ABEE bidez lizitatzeko asmoa dutela sinatu arte.

Elektronikoki lizitatzea. Eskaintza kargatu, sinatu eta bidali behar dute horretarako baimena dutenek.

Lizitazio elektronikoaren sistemarako sarbidea

Azken aldaketako data:

Euskadi, auzolana