Kontratazio Publikoa Euskadin

www.euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Kontratazio Publikoa Euskadin
Kontratazio Publikoa Euskadin

Aholku Batzordeko Sailkapen Batzordearen ohar garrantzitsua

Argitalpen-data: 

Espainiako ordenamendu juridikora 2014ko otsailaren 26ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014/23 (EB) eta 2014/24 (EB) Zuzentarauen transposizioa egiten duen Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legearen 82 artikuluan aurreikusitakoarekin bat, kaudimena mantentzea egiaztatzen duen dokumentazioa dagokion erregelamenduz ezarritako epeetan aurkezten ez bada, dituen sailkapenen etete automatikoa izango du ondorio eta, baita, sailkapen-errebisioaren espedientaren irekiera.

Arauz ezarritako epe horiek maiatzaren 8ko 817/2009 Errege Dekretuaren (sektore publikoko kontratuei buruzko urriaren 30eko 30/2007 Legea zati batean garatzen duena) 2. artikuluaren 4. apartatuan daude ezarrita: “Sailkatzeko espedienteak izapidetzeko eskumena duen organoaren aurrean egingo da adierazpena, kontabilitate-ekitaldia urte naturalarekin bat datorrenean, dagokion urteko irailaren 1a baino lehen, edo, ekitaldi hori urte naturalarekin bat ez badator, ekitaldia itxi osteko bederatzigarren hilabetea hasi baino lehen.”

Etete hori kendu ahal izateko ezinbestean izapidetu behar duzu kaudimen ekonomiko eta finantzarioaren mantentzea, honako esteka honetan:

https://www.contratacion.euskadi.eus/w32-kpesimpc/es/k68aClasificacionWar/inicioJSP/k68aInicioSolvencia.do?tipo=Solvencia&R01HLang=eu  

Kontratazio Publiko Elektronikoa urrats bakarrean
  • Lizitazio elektronikoa
  • Elektronikoki lizitatzea Kontratisten Erregistro Ofiziala inskribatu gabeko enpresen kasuan
  • Elektronikoki lizitatzea Enpresen Behin-behineko Elkarteen kasuan
  • Erregistroan izena ematea, berriztea eta aldaketak
  • Egiaztagiria automatikoki berritzea
  • Kontratisten Erregistro Ofizialako zenbakia kontsulta
  • Ziurtagiria deskargatzea
  • KEO-Ziurtagiria Egiaztapena
  • Kontratuen Erregistroa
Euskadi, auzolana