Kontratazio Publikoa Euskadin

www.euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Kontratazio Publikoa Euskadin
Kontratazio Publikoa Euskadin

Azarorako eta abendurako prestakuntza-ikastaro berriak, on-line izena emateko sistemarekin

Argitalpen-data: 

Gasteizen azaroan eta abenduan emango diren doako ikastaroen eskaintza berria sartu dugu, bai botere esleitzaileentzat, bai enpresa lizitatzaileentzat. Gainera, prestakuntza-eskaintzaren izen-ematea eta kudeaketa errazteko, online izena emateko sistema bat aktibatu dugu.

Eskuragarri dagoen ikastaroen eskaintza berria honako hau da:

  • 19/10/29: Enpresentzako Lizitazio Elektronikoa
  • 19/11/05: Botere Esleitzaileentzako Kontratatzailearen Profila eta Kontratuen Erregistroa
  • 19/11/13 eta 14: Botere Esleitzaileentzako Lizitazio Elektronikoa
  • 19/11/28: Botere Esleitzaileentzako Kontratatzailearen profila eta Kontratuen Erregistroa
  • 19/12/3 eta 4 Botere Esleitzaileentzako Lizitazio Elektronikoa
  • 19/12/11: Enpresentzako Lizitazio Elektronikoa
  • 19/12/17: Botere Esleitzaileentzako Kontratatzailearen Profila eta Kontratuen Erregistroa       

Enpresentzako Lizitazio Elektronikoko Ikastaroa

Enpresei zuzendutako ikastaro honen bidez, Eusko Jaurlaritzak Internet bidez eskaintzen duen sistema elektronikoaren bidez lizitazioak egiteko beharrezkoak diren trebetasunak eskuratuko dira. Gainera, prozesua modu optimoan egiteko aholku eta gomendioei buruzko informazioa emango da. + Info

Kontratatzailearen profila/REVASCON ikastaroa botere esleitzaileentzat

Ikastaro horri esker, botere esleitzaileek Kontratatzailearen profilaren bidez jakin dezakete nola editatu, nola bidali argitaratu eta bistaratu iragarkiak, bai eta aurretiko iragarkiekin lotu ere. Gainera, REVASCON aplikazioaren bidez kontratuei buruzko informazioa nola editatu, argitaratzera bidali eta monitorizatu, txostenak egin eta kontrol-erakundeei igorri. + Info

Botere Esleitzaileentzako Lizitazio Elektronikoko Ikastaroa

Botere esleitzaileei zuzendutako bi prestakuntza-jardunaldi. Eusko Jaurlaritzaren lizitazio elektronikoko sistemaren bidez irekitako kontratuak izapidetzeko, prozesu guztiei buruzko ezagutza eskuratzeko, eta eskaintzak kargatzeko eta igortzeko aukera ematen du. Gainera, gutun-azalak elektronikoki irekitzeko, kontratuak esleitzeko eta formalizatzeko prozesua ezagutzeko eta praktikatzeko aukera ematen du.

Informazio gehiago eta izen-ematea on line

Kontratazio Publiko Elektronikoa urrats bakarrean
  • Lizitazio elektronikoa
  • Elektronikoki lizitatzea Kontratisten Erregistro Ofiziala inskribatu gabeko enpresen kasuan
  • Elektronikoki lizitatzea Enpresen Behin-behineko Elkarteen kasuan
  • Erregistroan izena ematea, berriztea eta aldaketak
  • Egiaztagiria automatikoki berritzea
  • Kontratisten Erregistro Ofizialako zenbakia kontsulta
  • Ziurtagiria deskargatzea
  • KEO-Ziurtagiria Egiaztapena
  • Kontratuen Erregistroa
Euskadi, auzolana