Hasiera-ra joan

COVID-19k alarma-egoeran emandako administrazio-epeak

COVID-19ak eragin duen larrialdi sanitarioa dela-eta, egoera berria hobeto kudeatzearren, martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuak alarma-egoera deklaratu du. Bada, hirugarren eta laugarren xedapen gehigarrietan, administrazio-epeak aldatu egingo direla xedatzen du:

Hirugarren xedapen gehigarria. Administrazio-epeak etetea:

  1. Arlo publikoko erakundeetan, prozedurak izapidetzeko azken egunak indarrik gabe geratzen dira, eta epeak etenda. Errege-dekretu hau edo, luzatu egiten bada, dena delako luzapena indarrik gabe geratzen denean hasiko dira berriro zenbatzen.
  2. Arlo publiko guztian aplikatuko da indargabetze hori eta etete hori; arlo publikoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen Legean definiturik dagoen bezala (39/2015 Legea, urriaren 1ekoa).
  3. Edonola ere, erakunde eskudunak beste antolaketa-neurri batzuk ere har ditzake, prozeduran interesdun direnen eskubideak eta interesak larriki ez urratzearren. Justu beharrezkoak izango dira, ebazpen arrazoitua beharko da, eta interesdunak ados egon beharko du, edo epeak ez etetearekin konforme egon beharko du.
  4. Lehen atalean jorratzen diren prozedurak eta ebazpenak, ordea, alarma-egoera ekarri duten arrazoiekin zerikusi zuzena duten gorabeherei buruzkoak badira, ez ditu xedapen honek ukitzen.

 

Laugarren xedapen gehigarria. Preskripzio- eta iraungipen-epeak etetea.

Alarma-egoerak edo, luzatu egiten bada, dena delako luzapenak irauten duen bitartean, edozein akzio eta eskubideren preskripzio- eta iraungitze-epeak eten egingo dira.

ZER ONDORIO DU HONEK KPE-CPE PLATAFORMAN?

“Kontratazio Publikoa Euskadin-Contratación Pública en Euskadi” plataformako aplikazio informatikoen funtzionamenduan ere izango ditu ondorio praktiko batzuk. Hori dela-eta, 2020ko martxoaren 14an abian ziren prozeduretan, pauso hauek egitea gomendatzen dugu:

  • Kontratatzailearen profila:
    • Kontratazio-espedienteetan argitaratutako epeak behin-behingoz eguneratzea gomendatzen da, bereziki, proposamenak aurkezteko azken egunari eta proposamenak irekitzeko egunei dagozkienak, arauan xedatutakora egokitzeko. Behin betiko doikuntzak alarma-egoera amaitzean erregularizatuko dira.
  • Lizitazio elektronikoa:
    • Proposamenak aurkezteko eta plikak irekitzeko azken egunak ere aurreko puntuan adierazitako moduan eguneratzea gomendatzen da.
Euskadi, auzolana