Hasiera-ra joan

KontratazioA plataforma: 2021/06/21ean abiatzea

Argitalpen-data: 

Bloqueo expedientes 2015-2020 a partir del 18 de junio

2021/06/21ean KontratazioA plataforma berria martxan jarriko da. Hortaz, honako hau jakinarazten da:

1. 2015-2020ko espedienteak blokeatuta (barne)

     (Botere adjudikatzaileei bideratuta)

  • 06/17ko gauean, 2015-2020 urteetako espedienteak blokeatuko dira, eta ezin izango da haien argitalpen berririk bidali. Horiek argitaratu nahi izanez gero, 06/21era arte itxaron beharko da Kontratazioa Plataforma berritik.
  • 06/18an, 2021eko espedienteen argitalpen berriak soilik bidali ahal izango dira, eta espediente horiek egun horko arratsalde/gauean blokeatuko dira.

2. Alertetarako harpidetzei dagokienez

     (Botere adjudikatzaileei zein enpresa lizitatzaileei bideratua)

  • Azken 3 urteetan egindako harpidetzak plataforma berrian dauden alertetara migratuko dira; gainerakoak EZ dira migratuko.
  • Beraz, urtetik gora harpidetuta daramanak alerta horiek jasotzen jarraitu nahi izanez gero, KontratazioA plataforma berrian egin beharko du harpidetza berriro, 2021/06/21etik aurrera.

3. Streaming URLei dagokienez

     (Botere adjudikatzaileei bideratuta)

  • KontratazioA plataforma berrian lizitatuko diren espedienteen kasuan, irekieren streaming-URLak aldatu egingo dira.
  • KontratazioA Plataforma berrian, gure lizitazioa erabiliz gero, streaming- URLak espedientea sortzean aurrekargatuko dira.
  • URLak formatu hau izango du: https://www.contratacion.euskadi.eus/ac70bLicitacionWar/retransmision/directo/es/SKPEXXX.SDP (leiho berri batean irekitzen da). Bertan, SKPEXXX.SDP aretoaren identifikatzailea da, eta 'iragarki-taula' erlaitzeko 'emanaldi-gela' atalean aukeratuko da. Streaming URL osoa ere kontsultatu ahal izango da 'iragarki-taula' erlaitz bereko 'Formulen plikak irekitzea' atalean.
  • Era berean, URL hau jendaurrean jarriko da espedientea argitaratzen denean.

 4. KontratazioA plataformaren administrazio-atalerako sarbidea

      (Botere adjudikatzaleei bideratuta: "gainbegirale" profila duten erabiltzaileentzat bakarrik)

  • Eskuragarri dago KontratazioA plataformaren administrazio-aplikazioa (leiho berri batean irekitzen da)(sakatu esteka).
  • Gogorarazi nahi dizuegu aplikazio honetan soilik sartu ahal izango direla Kontratazioa Plataforma berrian ikuskatzaile-rola duten pertsonak.
  • Gogorarazi nahi da aplikazio honen helburua zein den; hain zuzen,  adjudikatzaile bakoitzaren erabiltzaileak eta kontratazio-mahaiak kudeatzea, kasuan kasuko ikuskatzaileak..

Erabiltzailearen eskuliburua honako esteka honetan kontsulta daiteke: https://www.contratacion.euskadi.eus/appcont/komunes/aa72j/docs/Plataforma_KontratazioA-Supervisor_eu.pdf

 

Euskadi, auzolana