Hasiera-ra joan

KontratazioA Plataforma - Nazioarteko gardentasun-txostenak

Argitalpen-data: 

Jakinarazten dizuegu nazioarteko gardentasun-txostenak eguneratuta daudela KontratazioA Plataforma berria Ekoizpenean jarri zenetik sortu eta aldatu diren espedienteak kontuan hartuta.

Txosten horiek eskuratzeko hiru modu daude:

  • Gure atarian zabaldutako bilatzailerako sarbidea

Gure atariko menu nagusiko "Gardentasun-txostenak"/"Nazioarteko gardentasun-txostenak" aukeratik sar daiteke bilatzaile honetara .

  • (Berria) Txosten horien integrazioa botere propioen atarietan – Nazioarteko gardentasuna widget

Widget berri hau (lehendik dauden espedienteen, kontratuen eta alerta-harpidetzen antzekoa) bilatzailea bere atari korporatiboan sartu nahi duten botere esleitzaileei zuzenduta dago.

Widget deskargatzea eta Instalatzeko jarraibideak

  •  Nazioarteko gardentasuneko widget eta erabilera-jarraibideak deskargatzea

Txosten horiek botereen atarietan integratzea – Txostenetarako zuzeneko URL-ak.

Atari korporatiboko txostenetako batera zuzenean lotu nahi duten botere esleitzaileei zuzendua.

Hurrengo eskuliburuan azaltzen da nola eraiki ahal izango dituzten URL horiek, dauden txostenetako bati lotuz.

Zuzeneko URL-ak sortzeko eskuliburua deskargatzea (PDF, 1 MB).

Edozein arazo edo zalantza izanez gero, jarri gurekin harremanetan KPE-CPE plataformaren posta-elektronikoaren bidez (KontratazioA): kontratazioa@euskadi.eus  

Euskadi, auzolana