Hasiera-ra joan

OHAR GARRANTZITSUA, NORTASUNA ORDEZTEA

Argitalpen-data: 

2020ko abenduaren 9an ohartarazi genuen moduan, Kontratazio Publikoa Euskadin Plataformaren erabiltzaile diren botere esleitzaileen nortasuna ordezkatzeko saiakera berriak antzeman dira.

Iruzurgileen jokabidea berbera da beti:

Lizitazioaren esleipendun izango denaren nortasuna argitaratu ondoren, mezu elektroniko bat bidaltzen dute Kontratazio Publikoa Euskadin Plataformako gezurrezko kontu batetik, esleipendun izango den lizitazioari dagokion behin betiko fidantza eratzeko eskatzeko. Horretarako, atzerrian dagoen banku-erakunde baten kontu-zenbaki bat ematen dute beti.

Beraz, ahalik eta arreta handiena eskatzen zaie esleipendun gisa proposatutako lizitatzaileei, eta honako gomendio hauek ematen dira:

1- Ez fidatu komunikazio-kanal ezohikoetatik jasotako komunikazio guztiez.

2- Egiaztatu mezu elektronikoak zein domeinutatik jasotzen diren, eta horiek bat datozela lizitatutako botere esleitzaileenekin.

3- Dokumentu elektronikoak jasoz gero (.pdf formatua), egiaztatu sinadurak dokumentuan bertan.

4- Ez aurkeztu bermerik banku-transferentzia bidez, hori baita iruzurgileek iruzurra egiteko duten modua.

Horrelako jardueraren bat ezagutzen baduzu, horren berri eman behar diozu KPE-CPE plataforma honi (posta-helbidea: kontratazioa@euskadi.eus), pertsegitzeko.



Euskadi, auzolana