Hasiera-ra joan

Plataforma KontratazioA - Widget berria eskuragarri

Argitalpen-data: 

Eskuragarri dago KontratazioA plataforma berriaren widgeta. 2021/06/21ean sartuko da produkzioan, eta widget berri  honek egungo bertsioa ordezkatuko du.

Osagai hori ez da martxan jarriko aipatutako egunera arte; hala ere, botere esleitzaileen esku jarriko da, eguneratze horretan lan egin ahal izateko.

Widget honek, orain arte bezala, aukera ematen die botere esleitzaileei beren webguneetan edukia sartzeko, honako gai hauei buruzko ikusgarritasuna emateko:

  • Kontratatzailearen profilaren iragarkiak.
  • REVASCON kontratuak.
  • Argitalpen-alertetarako harpidetza.

GARRANTZITSUA: 2021/06/21ean osagai hori eguneratzen ez bada, eta egungo widgeta mantentzen bada, bertan ez dira bistan egongo data horretatik aurrera argitaratutako espedienteak/kontratuak.

Deskarga (ZIP, 8 MB)

Arazorik edo zalantzarik baduzue, Jarri harremanetan gurekin, KPE-CPE (KontratazioA) Plataformaren posta elektronikoaren bidez: kontratazioa@euskadi.eus

Euskadi, auzolana