KPE
Botere adjudikatzailearen egitura aldatuz gero, jarraitu beharreko biratalogatzeko prozedura
Argitalpen-data:
KontratazioA Plataformak biratalogatzeko prozedura bat ezarri du, Botere Adjudikatzailearen egituran aldaketarik gertatuz gero, eta aldaketa horiek kontratazio-espedienteak Plataformarekin izapidetzean eragina badute.
KontratazioA plataforman definitutako erakunde bultzatzaileen/kontratazio-organoen egitura aldatzen bada, bidal ezazue honako informazioa kontratazioa@euskadi.eus posta-elektronikora:
1. Birkatalogatzeko dekretua.
2. Egitura-aldaketak (erakunde sustatzaileak/kontratazio-organoak).
- Jatorrizko egitura (gaur egungo egitura ezagutzen ez badugu, eska iezaguzue).
- Helmugako egitura.
3. Espedienteen mugimenduak (egitura aldatzearekin lotutako espedienteen zerrenda behar izanez gero, eska iezaguzue).
- Ukitutako espediente horien xede-egitura.
Eskatutako birkatalogazioaren informazioa aztertu ondoren, eta eskatzailearen eskutik, KontratazioA plataformak botere adjudikatzailearen egitura aldatuko du.