Estatuko Kontratazio Publikoko Plataformara iragarkiak bidaltzeko v2 eransteko mekanismoaren bilakaera
Argitalpen-data:
2023-2026 ENCPren barruan, KontratazioA Plataformako erabiltzaile izapidegileek bildu eta argitaratu behar duten informazioa arian-arian zabaltzen joango da, datu horiek modu homogeneoan har, ahalik eta kalitate handienarekin eta eskuragarri egon daitezen.
Horrela, Lankidetza Batzordeak garrantzitsutzat eta nahitaezkotzat jo du informazio jakin bat 2023ko abenduaren 31 baino lehen argitaratzea, eta berritasun gisa sartu du kontratazio publikoko lizitazio-espedienteak erregulazio harmonizatuaren mende dauden ala ez adieraztea (SARA Bai ala Ez).
Beraz, 2023ko abenduaren 20tik aurrera, KontratazioA Plataformak datu hori sartuko du (check berria: SARA KONTRATUAK: Bai/Ez) EBAOn publizitatea duten espedienteetan (lehenagokoak edo berriak).