Formulario elektronikoen formatu berria (Enotices2) EBAOra iragarkiak bidaltzeko
Argitalpen-data:
Jakinarazten dizuegu 2023ko urriaren 18tik aurrera, Europako Batzordearen 2019/1780 Betearazpen Erregelamenduak (2022/2303 Betearazpen Erregelamenduak aldatua) EBtik ezarritako eskakizun berriei erantzuteko, gure KontratazioA plataformak EBAOn dituen iragarki elektronikoak automatikoki argitaratuko direla inprimaki elektronikoen formatu berriarekin (Enotices2).
Berrikuntza gisa, kontratazio-organoetako pertsona izapidegileei nahitaezko datu gehigarri berrien informazioa eskatu ahal izango zaie, espediente-motaren arabera (espediente berrietan zein data hori baino lehen sortutako espedienteetan). Hona hemen, laburtuta:
- Errekurtso-organoaren telefonoa eta helbide elektronikoa: datu hori "Organismoak" erlaitzean kargatzeko aukera emango du.
- Aplikatu beharreko lege nazionala: 9/2017 Legea (SPKL)
- Baztertzeko arrazoiak: nahitaez bat markatu beharko dute, baina bat baino gehiago markatzeko aukera izango dute.
Nahitaezko datu horiek TramitazioA aplikazioaren bidez kudeatuko dira. Lehendik dauden nahitaezko gainerako eremuetan bezala, abisuen bidez espedientea gorde bitartean (ohar bat agertuko da datu hori jakinarazi ez bada). Gure plataformatik EBAOra iragarki bat argitaratzeko gainerako prozedurak orain artekoaren berdina izaten jarraituko du.
Europar Batasuneko Argitalpen Bulegoak formatu berri honetan (Enotice2) eskatzen duen balidazioa dela-eta kontuan hartu beharreko beste berrikuntza garrantzitsu bat: 2023ko urriaren 18tik aurrera, EBAOra egindako formalizazio-iragarkien bidalketetan kontratua sinatzen den data beti izan beharko da bidalketa-data baino lehenagokoa (ez du onartuko kontratua sinatzeko data EBAOra egindako argitalpen-data bera Izatea; Akatsa zuzentzen ez den bitartean, aplikazioak ez du argitaratzeko bidalketarik egingo.).
Gogorarazten dizuegu KontratazioA plataformak EBAOn automatikoki argitaratzeko oinarri dituen espedienteak jaio zirenetik jasaten dituenak direla:
- 2014/24/EB Zuzentarauari lotutako kontratazio publiko orokorrari buruzko espedientea (9/2017 Legea).
- Aurreko espedienteen barruan, espedienteen tipologien/egoeren arabera:
EBAOra bidaltzeko plataformak onartutako iragarkiak
Aurretiko iragarkiak
Iragarkiak
* OHARRA: KontratazioA Plataforma egokitu egin da EBAOri adierazitako iragarkiak jakinarazteko modu berrira. Gure plataformak onartzen ez dituen kontratazio publikoko gainerako iragarkiak argitaratzeko, gaur egun, Enotice2 aplikaziora jo beharko da, inprimaki elektroniko berriak (eforms) kudeatzen dituen aplikaziora. Informazio gehiago: Home | eNotices2 (europa.eu) .