OHARRA: KontratazioA plataformaren eguneratze teknologikoa
Argitalpen-data:
2024/10/25eko asteburuan KontratazioA plataformaren eguneratze teknologikoko lanak egingo direla jakinarazten dizuegu. Lan horiek 2024ko urriaren 25ean egingo dira, 20:00etatik aurrera.
Horregatik:
a) Botere adjudikatzailei Gomendatzen dizuegu ez definitzea eskaintzak aurkezteko epearen amaiera-datak, zeregin horiek hasten direnetik (2024/10/25 -20:00etatik)
eta asteburu osoan zehar (2024/10/27 - 23:59ra arte), horrek eskaintzak jasotzeko aplikazioan eragina izan dezakeelako.
b) Era berean, jakinarazten dizuegu, epe horretan ezin izango dela kontratazio-espedienteen publizitatea izapidetzea (ez eskuz, ez espediente-kudeatzailearen bidez).
GARRANTZITSUA: Kontuan izan lehen adierazitakoa, Legeak eskatzen duen gutxieneko publizitate-aldia betetzeko behar diren epeak zehaztu ahal izateko.
Edozein zalantza izanez gero, gurekin harremanetan jar zaitezkete dauden bideetatik.