KPE
OHARRA: KontratazioA plataformaren eguneratze teknologikoa
Argitalpen-data:
OHARRA: KontratazioA plataformaren eguneratze teknologikoa
2025/07/10eko arratsaldean/gauean KontratazioA plataformaren eguneratze teknologikoko lanak egingo direla jakinarazten dizuegu. Lan horiek 2025ko uztailaren 10ean egingo dira, 19:00etatik aurrera, eta 5 orduko iraupena izango dute, gutxi gorabehera.
Horregatik:
- a) Botere adjudikatzailei Gomendatzen dizuegu ez definitzea eskaintzak aurkezteko epearen amaiera-datak, zeregin horiek hasten direnetik (2025/07/10 - 19:00etatik) eta gau osoan zehar (2025/07/11 - 08:00ra arte), horrek eskaintzak jasotzeko aplikazioan eragina izan dezakeelako.
b) Era berean, jakinarazten dizuegu, epe horretan ezin izango dela kontratazio-espedienteen publizitatea izapidetzea (ez eskuz, ez espediente-kudeatzailearen bidez).
GARRANTZITSUA: Kontuan izan lehen adierazitakoa, Legeak eskatzen duen gutxieneko publizitate-aldia betetzeko behar diren epeak zehaztu ahal izateko.
Edozein zalantza izanez gero, gurekin harremanetan jar zaitezkete dauden bideetatik.