Hasiera-ra joan

Ekonomia eta finantza kaudimena izatea


Aviso Importante

COVID-19 gaitzaren eragin ekonomiko eta sozialari aurre egiteko ezohiko premiazko neurriei buruzko martxoaren 17ko 8/2020 Errege Lege Dekretuaren 40. artikuluan ezarritako erregulazioarekin eta Estatuko Kontratazioaren Aholku Batzordearen 20/2020 txostenak egindako interpretazio analogikoarekin bat etorrita, ekonomia- eta finantza-kaudimena aurkezteko epea luzatu egiten da, sailkapena automatikoki etetea saihesteko, urtarrilaren 1era arte.

Nolanahi ere, urteko azken hilabeteetan sailkapena berrikusteko eskaera kopuru handia espero denez, abenduaren 5eko 716/2019 Errege Dekretuak abuztuaren 28ko 773/2015 Errege Dekretuaren bigarren eta hirugarren xedapen iragankorretan sartutako aldaketaren arabera, enpresa interesdunei honako hau eskatzen zaie: kaudimena mantentzeko eskaera bidaltzea 2019ko kontuekin, horiek gordailutu bezain laster, sailkapena eten ez dadin azarotik abendura bitartean gerta daitekeen kolapsoagatik.


Prozedura hau indarraldi mugagabea duen sailkapena lortu duten enpresentzat da; izan ere, urtero ekonomia- eta finantza-kaudimena izaten jarraitzen dutela justifikatu behar dute, hasieran emandako sailkapenari eutsi nahi badiote (maiatzaren 8ko 817/2009 Errege Dekretua).

Horrenbestez, aplikazioa erabilita urtero informazio hau aurkeztu behar da:

  • Erantzukizunpeko adierazpena, utzi diren urteroko azken kontuetan azaldutako datu ekonomikoetan oinarrituta. Datu horiek Sailkapeneko Unitate Teknikoan aurkeztu behar dira urtero, irailaren 1a baino lehen kontabilitate-ekitaldia urte naturalarekin bat datorrenean, edo ekitaldia itxi ondorengo bederatzigarren hilabetearen hasiera baino lehen kontabilitate-ekitaldia urte naturalarekin bat ez datorrenean.
  • Urteroko kontuak, dagokion erregistroan utzi direla adierazten duen egiaztagiriarekin batera.
  • Merkataritza Erregistroan izena emanda ez dauden enpresaburuek Inbentarioen eta Urteko Kontuen Liburua aurkeztu beharko dute. Liburu horretan kontabilitate-itxieraren datuak jaso beharko dira, merkataritza erregistroak legalizatuta, eta aurretik aipatutako erantzukizunpeko adierazpenean jasotako epeetan aurkeztu beharko da.

Ekonomia- eta finantza-kaudimena izaten jarraitzen dela adierazteko sarbidea 

Azken aldaketako data:

Euskadi, auzolana