2024ko azaroaren 26an Euskadiko Kontratazio Publikoaren plataformari buruz emango diren doako prestakuntza-ikastaroetan izena emateko epea zabalik dago.
Lizitatzaileak edo Kontratistak
Administrazioarekin kontratuak egiten dituzten edo egin nahi dituzten banakako enpresak edo enpresa sozialak.
Eskuratu lizitazioei buruzko informazio guztia eta harpidetza, Euskadiko 800 botere adjudikatzaile baino gehiagoren kontratatzaile-profiletik.
Eskatu, zure erosotasunerako, EAEko Lizitatzaileen eta Enpresa Sailkatuen Erregistroan alta ematea, zure indarreko ziurtagiria lortzeko eta, horrela, lizitazio elektronikoa erabili ahal izateko.
Era berean, enpresaren sailkapena lor dezakezu, edo errekurtso bat izapidetu kontratu-errekurtsoen administrazio-organoan (KEAO).
Botere adjudikatzaileak
Hauek dira: EAEn obrak, zerbitzuak eta produktuak kontratatzen dituen administrazio publikoa, eta Kontratuen Legeak horretara behartzen dituen erakunde, ente eta fundazioak.
Euskadiko Kontratazio Plataforman, botere adjudikatzaile izateko alta eskatu behar da, eta izapideak egiteko eskura dauden zerbitzu guztietara sartzeko aukera izango da: Kontratatzailearen profila, Kontratuen Euskal Erregistroa eta lizitazio elektronikoa. Horretaz gain, beste zeregin hauek ere egin ahal izango dira: lizitatzaileen erregistroko ziurtagirietara edo enpresen sailkapenetara sartu; gardentasun-txostenak eta aholku-batzordearenak eskuratu, KEAOrekin izapideak egin, eta elkarreragingarritasunak ematen dituen aukerak baliatu.
Abisuak eta Ikastaroen egutegia
Nabarmenduak
-
2024ko azaroak 26: botere adjudikatzaileentzako eta enpresa lizitatzaileentzako online ikastaroak -
GOGORARAZPENA: Eguneratze teknologikoa KontratazioA plataforman 2024/10/25eko asteburuan KontratazioA plataformaren eguneratze teknologikoko lanak egingo direla gogorarazten da.
-
2024ko urriak 29: botere adjudikatzaileentzako eta enpresa lizitatzaileentzako online ikastaroak 2024ko urriaren 29an Euskadiko Kontratazio Publikoaren plataformari buruz emango diren doako prestakuntza-ikastaroetan izena emateko epea zabalik dago.
-
Ohar garrantzitsua! Berritasuna Euskadiko Lizitatzaileen eta Enpresa Sailkatuen Erregistroko ziurtagiria automatikoki berritzean. 2024ko irailaren 24tik aurrera, erantzukizunpeko berariazko adierazpena eta egiazkotasun-adierazpena sinatu beharko dira berritze automatikoko prozesua hasteko.
OHARRA: "On line" prestakuntza ikastaroak
KontratazioA Plataforma- Tramitazioa I. MODULUA
Botere EsleitzaileentzakoBotere Esleitzaileei zuzendutako ikastaro honen bidez, espediente berri bat sortu, konfiguratu eta argitaratzeko behar diren trebetasunak eskuratuko dira (Prozedura Irekia).+info
KontratazioA Plataforma- Tramitazioa II. MODULUA
Botere EsleitzaileentzakoIkastaro honetan, Botere Esleitzaileek plataforma berriaren bidez eskaintzak kudeatu, esleitu eta kontratuak formalizatzeko beharrezkoak diren ekintzak ezagutu ahal izango dituzte.+ info
KontratazioA Plataforma- Tramitazioa III. MODULUA
EnpresentzakoIkastaro hau modulu bakarrean garatzen da, eta enpresa lizitatzaileei aukera ematen die Euskadiko Kontratazio Publikoaren Plataforma berriaren bidez eskaintza nola aurkeztu jakiteko+ info