2024ko urtarrilaren 9an Euskadiko Kontratazio Publikoaren plataformari buruz emango diren doako prestakuntza-ikastaroetan izena emateko epea zabalik dago.
Lizitatzaileak edo Kontratistak
Administrazioarekin kontratuak egiten dituzten edo egin nahi dituzten banakako enpresak edo enpresa sozialak.
Eskuratu lizitazioei buruzko informazio guztia eta harpidetza, Euskadiko 800 botere adjudikatzaile baino gehiagoren kontratatzaile-profiletik.
Eskatu, zure erosotasunerako, EAEko Lizitatzaileen eta Enpresa Sailkatuen Erregistroan alta ematea, zure indarreko ziurtagiria lortzeko eta, horrela, lizitazio elektronikoa erabili ahal izateko.
Era berean, enpresaren sailkapena lor dezakezu, edo errekurtso bat izapidetu kontratu-errekurtsoen administrazio-organoan (KEAO).
Botere adjudikatzaileak
Hauek dira: EAEn obrak, zerbitzuak eta produktuak kontratatzen dituen administrazio publikoa, eta Kontratuen Legeak horretara behartzen dituen erakunde, ente eta fundazioak.
Euskadiko Kontratazio Plataforman, botere adjudikatzaile izateko alta eskatu behar da, eta izapideak egiteko eskura dauden zerbitzu guztietara sartzeko aukera izango da: Kontratatzailearen profila, Kontratuen Euskal Erregistroa eta lizitazio elektronikoa. Horretaz gain, beste zeregin hauek ere egin ahal izango dira: lizitatzaileen erregistroko ziurtagirietara edo enpresen sailkapenetara sartu; gardentasun-txostenak eta aholku-batzordearenak eskuratu, KEAOrekin izapideak egin, eta elkarreragingarritasunak ematen dituen aukerak baliatu.
Abisuak eta Ikastaroen egutegia
Nabarmenduak
-
2024ko urtarrilak 9: botere adjudikatzaileentzako eta enpresa lizitatzaileentzako online ikastaroak -
Kaudimen tekniko eta profesionalari eusteko justifikazioa Sektore Publikoko Kontratuen azaroaren 8ko 9/2017 Legearen 82. artikuluaren arabera (Lege horren bidez, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko otsailaren 26ko 2014/23/EB eta 2014/24/EB zuzentarauen transposizioa egiten da Espainiako ordenamendu juridikora), lege horren babesean sailkatutako enpresek hiru urtean behin justifikatu behar dute beren kaudimen tekniko eta profesionalari eustea, emandako sailkapenari eusteko.
-
2023ko azaroak 30: botere adjudikatzaileentzako eta enpresa lizitatzaileentzako online ikastaroak 2023ko urriaren 30ean Euskadiko Kontratazio Publikoaren plataformari buruz emango diren doako prestakuntza-ikastaroetan izena emateko epea zabalik dago.
-
Formulario elektronikoen formatu berria (Enotices2) EBAOra iragarkiak bidaltzeko Jakinarazten dizuegu 2023ko urriaren 18tik aurrera, Europako Batzordearen 2019/1780 Betearazpen Erregelamenduak (2022/2303 Betearazpen Erregelamenduak aldatua) EBtik ezarritako eskakizun berriei erantzuteko, gure KontratazioA plataformak EBAOn dituen iragarki elektronikoak automatikoki argitaratuko direla inprimaki elektronikoen formatu berriarekin (Enotices2).
OHARRA: "On line" prestakuntza ikastaroak
KontratazioA Plataforma- Tramitazioa I. MODULUA
Botere EsleitzaileentzakoBotere Esleitzaileei zuzendutako ikastaro honen bidez, espediente berri bat sortu, konfiguratu eta argitaratzeko behar diren trebetasunak eskuratuko dira (Prozedura Irekia).+info
KontratazioA Plataforma- Tramitazioa II. MODULUA
Botere EsleitzaileentzakoIkastaro honetan, Botere Esleitzaileek plataforma berriaren bidez eskaintzak kudeatu, esleitu eta kontratuak formalizatzeko beharrezkoak diren ekintzak ezagutu ahal izango dituzte.+ info
KontratazioA Plataforma- Tramitazioa III. MODULUA
EnpresentzakoIkastaro hau modulu bakarrean garatzen da, eta enpresa lizitatzaileei aukera ematen die Euskadiko Kontratazio Publikoaren Plataforma berriaren bidez eskaintza nola aurkeztu jakiteko+ info