Euskal Autonomia Erkidegoko Lizitatzaileen eta Enpresa Sailkatuen Erregistroa

Búsqueda de empresas - Instrucciones de uso

Aplikazioa erabiltzeko argibideak

Sarrera

'Enpresen bilaketa' aplikazioak Eusko Jaurlaritzak erregistratu eta ziurtatutako enpresak hainbat irizpide erabiliz bilatzeko aukera ematen dizu. Gaur egun Eusko Jaurlaritzak sailkatuta edo erregistratuta dauzkan enpresak baino ezin izango dituzu kontsultatu.

Aplikazio honen bidez enpresa jakin bat bila dezakezu, bere IFK / IFZ edo inskripzio-zenbakia zein den baldin badakizu. Edo bestela, irizpide jakin batzuk betetzen dituzten enpresa guztiak bila ditzakezu: mota jakin batean sailkatuta daudenak, lurralde historiko jakin batean daudenak, etab.

Bilaketak nola egin

Enpresen bilaketa egiteko, nahikoa duzu hasierako orrialdean, hots, 'Enpresen bilaketa' orrialdean, bilatu nahi dituzun enpresek zein irizpide bete behar dituzten adierazi eta 'Bilatu' botoia sakatzea. Aplikazioak bilaketaren emaitzen orrialdea bistaratuko du eta hor izango dituzu adierazitako irizpide guztiak betetzen dituzten enpresak.

Bilaketa-irizpiderik adierazten ez baduzu, 'Bilatu' botoia sakatzen duzunean Eusko Jaurlaritzak sailkatu edo erregistratutako enpresa guztiak bistaratuko ditu aplikazioak.

'Bilatu' botoiaz gain, hasierako orrialdean 'Garbitu' botoia duzu, nahi izanez gero inprimakiko bilaketa-irizpide guztiak ezabatu eta beste kontsulta bati hasiera eman ahal izateko.

Bilaketa-irizpideak

Enpresen bilaketa egiteko hainbat irizpide erabil ditzakezu. Hona hemen.

Testua: Adierazitako testua iragazkiaren edozein eremutan bilatuko da.

Inskripzio-zenbakia: Enpresa jakin bat bere inskripzio-zenbakia idatziz bilatzeko aukera ematen du. Bilaketaren emaitzak inskripzio-zenbaki hori duen enpresa bakarrik bistaratuko du.

IFK/IFZ: Enpresa jakin bat bere IFK / IFZ idatziz bilatzeko aukera ematen du. Bilaketaren emaitzak IFK / IFZ hori duen enpresa bakarrik bistaratuko du.

Sozietatearen izena: Sozietatearen izenean, idatzitako testua duten enpresa guztiak bilatzeko aukera ematen du.

Lurraldea: Lurralde historiko jakin batean kokatutako enpresa guztiak bilatzeko aukera ematen du. 'Denak' hautatzen baduzu, hiru lurralde historikoetako edozeinetan kokatutako enpresak bilatuko ditu aplikazioak.

Jarduera ekonomikoa: Ekonomia-jarduera jakin bat betetzen duten enpresa guztiak bilatzeko aukera ematen du. Bilatu nahi dituzun enpresen ekonomia-jarduera adierazteko hiru metodo erabil ditzakezu.

1) Pantailaren eskuinaldean dagoen 'Jarduera bilatu' botoia sakatu. Sakatzen duzunean leiho bat irekitzen da eta bertan nahi duzun jarduera hauta dezakezu gainean klik eginez.

2) Bilatu nahi duzun jarduera deskribatzeko testua idatzi eta pantailaren eskuinaldean dagoen 'Jarduera bilatu' botoia sakatu. Sakatzen duzunean deskribapenean idatzi duzun testua duten ekonomia-jarduerak bistaratzen dituen leiho bat irekitzen da. Nahi duzun jarduera hautatzeko nahikoa da gainean klik egitea. Jardueraren deskribapena idatzi eta jarduerarik hautatzen ez baduzu, 'Bilatu' botoia sakatzean deskribapenean idatzi duzun testua duten ekonomia-jarduerak betetzen dituzten enpresak bilatuko ditu aplikazioak. .

3) Bilatu nahi duzun jardueraren kodea idatzi eta pantailaren eskuinaldean dagoen 'Jarduera bilatu' botoia sakatu. Sakatzen duzunean aplikazioak kode horri dagokion ekonomia-jarduerarik ba ote den egiaztatzen du eta, hala bada, bere deskribapena bistaratzen du.

Enpresa-mota: Mota jakin baten arabera sailkatutako enpresa guztiak bilatzeko aukera ematen du. 'Denak' hautatzen baduzu, mota guztietako enpresak bilatuko ditu aplikazioak. Enpresa-mota bat hautatzen denean, gaur egun sailkapena indarrean duten enpresak bilatzen ditu aplikazioak.

Taldea: Hainbat taldetan sailkatutako enpresa guztiak bilatzeko aukera ematen du. 'Denak' hautatzen baduzu, edozein taldetan sailkatutako enpresak bilatuko ditu aplikazioak. Talde batzuk hautatzen badituzu, ordea, adierazitako talde guztietan sailkatutako enpresak bilatuko ditu. Bilatu nahi dituzun enpresak zein taldetan sailkatuta dauden adierazteko, pantailaren eskuinaldean dagoen 'Taldea hautatu' botoia sakatu behar duzu. Botoi horrek irekitzen duen leihoan gehienez ere bi talde hauta ditzakezu. Nahi dituzun taldeak hautatu ondoren, 'Ados' botoia sakatu eta taldeak hautatzeko leihoa itxi egingo da; bilaketa-inprimakian hautatu dituzun taldeak azalduko dira. Bilatu nahi dituzun sailkapen-taldeak adierazi ahal izateko, ezinbestekoa da aldez aurretik enpresa-mota jakin bat hautatzea.

Azpitaldea: Hainbat azpitaldetan sailkatutako enpresa guztiak bilatzeko aukera ematen du. Bilatu nahi dituzun sailkapen-azpitaldeak adierazi ahal izateko, ezinbestekoa da aldez aurretik talderen bat hautatzea. 'Denak' hautatzen baduzu, aldez aurretik adierazitako taldeetako edozein azpitaldetan sailkatutako enpresak bilatuko ditu aplikazioak. Azpitalde batzuk hautatzen badituzu, ordea, adierazitako azpitalde guztietan sailkatutako enpresak bilatuko ditu. Bilatu nahi dituzun enpresak zein azpitaldetan sailkatuta dauden adierazteko, pantailaren eskuinaldean dagoen 'Azpitaldea hautatu' botoia sakatu behar duzu. Botoi horrek irekitzen duen leihoan aldez aurretik hautatutako taldeetan dauden azpitalde guztiak azaltzen dira. Leiho horretan gehienez ere bi azpitalde hauta ditzakezu. Nahi dituzun azpitaldeak hautatu ondoren, 'Ados' botoia sakatu eta azpitaldeak hautatzeko leihoa itxi egingo da; bilaketa-inprimakian, hautatu dituzun azpitaldeak azalduko dira.

Kategoria: Kategoria jakin baten arabera sailkatutako enpresa guztiak bilatzeko aukera ematen du. 'Kategoria' hautatzen baduzu, edozein kategoriatako enpresak bilatuko ditu aplikazioak. Bilatu nahi duzun kategoria adierazi ahal izateko, ezinbestekoa da aldez aurretik enpresa-mota jakin bat hautatzea. Talde edo azpitalde batzuk hautatu eta kategoria bat adierazten duzunean, bilatzaileak talde eta azpitalde horietan sailkatuta dauden eta adierazitako kategoria duten enpresak bilatuko ditu.

Goi-kategoriak barne:  Adierazitako kategorian edo goragoko kategoriaren batean sailkatuta dauden enpresa guztiak bilatzeko aukera ematen du. Eremu hau hautatzen ez baduzu, adierazitako kategorian sailkatuta dauden enpresak bakarrik bilatuko ditu aplikazioak. Eremu hau hautatu ahal izateko, ezinbestekoa da aldez aurretik kategoria bat hautatzea.

Bilaketa-irizpide bat baino gehiago adierazten dituzunean, kontsultaren emaitzak irizpide guztiak betetzen dituzten enpresa guztiak bistaratuko ditu.

Bilaketaren emaitza

'Bilatu' botoia sakatu ondoren, adierazitako irizpideak betetzen dituzten enpresak aurkitzen baditu, aplikazioak enpresen zerrenda bistaratuko du. Zerrenda orrikatuta bistaratuko du aplikazioak. Emaitzen hurrengo orrialdera edo aurrekora joan nahi baduzu, aski izango duzu 'Hurrengo orrialdea' edo 'Aurreko orrialdea', hurrenez hurren, sakatzea. Nahi izanez gero, orrialde jakin batera joan zaitezke, zuzenean orrialde-zenbakiaren gainean klik eginez, orrialdearen goiko edo beheko barran.

Emaitzen zerrenda orrikatzeaz gain, ondoko aukerak daude erabilgarri:

1) Emaitzen inprimatzeko bertsioa ikusi, 'Inprimatzeko bertsioa' botoia sakatuz. Emaitzetako enpresa guztiak erraz inprimatzeko moduko formatuan azaltzen dituen leihoa irekitzen da.

2) Bilaketa-pantailara itzuli, 'Bilaketa berria' botoia sakatuz.

3) Enpresa jakin baten xehetasunak ikusi, zuzenean enpresaren gainean klik eginez.

Enpresaren xehetasuna

Bilaketaren emaitzen orrialdean enpresa bat hautatzen duzunean, enpresaren xehetasunen orrialdea bistaratzen du aplikazioak. Orrialde horretan enpresaren informazio zehatza ikus daiteke: sozietatearen izena, IFK/IFZ, sailkapen-data, erregistro-data, etab. Enpresaren erregistro-data edo sailkapen-data iraungita dagoenean gorriz adieraziko da. Orrialde horretatik bilaketaren emaitzetara itzul zaitezke, 'Emaitzetara itzuli' botoia sakatuta.