Hasiera-ra joan

Sailkapena eskatzea

Enpresa-sailkapena lortu ahal izateko, telematikoki aurkeztu behar da eskabidea, horretarako dagoen aplikazioaren bidez.

Enpresak dagokion espedientearen inprimakia bete beharko du, obrak diren edo zerbitzu diren, eta hasiera emango zaio sailkapen-prozedurari.

Aurkeztutako dokumentazioa kontuan hartuta, enpresak lizitazio publiko jakinetan lehiatzeko kaudimenik baduen erabaki dezake administrazioak (jarduera-taldeak edo -azpitaldeak esleituta), eta lehiatu dezakeen haietarako zenbatekoa mugatu diezaioke (talde-azpitalde bakoitzari kategoria bat esleituta).

Dokumentazioa eta sailkapen-prozesua doakoak dira. Eta izapideak telematikoki bakarrik egin daitezke.

Prozedurari ekin aurretik, gomendio eta jarraibide hauek hartu behar dira kontuan:

  • Nabigatzaile hauek onartzen dira (beti bertsio eguneratuenak edukitzea gomendatzen dugu): Internet Explorer 11 edo berriagoa, Firefox Quantum 62 edo berriagoa, Chrome 70 edo berriagoa, Safari 12 edo berriagoa, Opera 56 edo berriagoa.
  • Sinadura elektronikoko ziurtagiri onartu bat eduki behar da: txartel, token edo disko bidezkoa.
  • Ziurtagiri hauek onartzen dira: kontsultatu esteka hau (leiho berri batean irekitzen da).
  • Agiriak sinatzeko mekanismoa: osagarri honen bidez egiten da: id@zki desktop; horretarako, ezinbestekoa da ordenagailuan osagarri hori instalatuta edukitzea (deskargatu Izenperen webgunetik (leiho berri batean irekitzen da)); ez baduzu, sinadura prozesuan ere instalatu ahal izango duzu.
  • Garrantzitsua da prozeduran eskatzen diren fitxategi digital guztiak zure ordenagailuan edukitzea eta gordetzea, izapidea azkar eta arazorik gabe egin dadin (sozietate-eskriturak eta egindako lan garrantzitsuenak egin direla egiaztatzen duten ziurtagiri originalak).

• Aplikazioa erraza eta intuitiboa bada ere, hemen erabiltzaileen eskuliburua (leiho berri batean irekitzen da) (PDF, 2 MB).

Inskribatze-prozedura

  • 1. Bete eskatutako datuak
  • 2. Erantsi, aplikazioa erabilita, eskritura sozialak eta egindako lan garrantzitsuenak gauzatu direla egiaztatzeko balio duten jatorrizko ziurtagiriak.
  • 3. Sinatu, ziurtagiri digitala erabilita, eta bidali eskabidea.

Aplikaziora sartu

Obretako sailkapena duen espediente bat izapidetzera sartzea

Zerbitzuetako sailkapena duen espediente bat izapidetzera sartzea

Azken aldaketako data:

Euskadi, auzolana