Hasiera-ra joan

Sailkatutako enpresak bilatzea

Sailkatutako enpresen bilaketa” tresnaren bidez bilaketak egin daitezke zenbait irizpide erabilita.

Bilaketa inprimakira sartzea.

Zenbait gomendio eta laguntza, bilaketa eraginkorra izan dadin.

  • Enpresei zuzendutako kontsulta-modalitateak
  • Botere adjudikatzaileei zuzendutako kontsulta-modalitateak
  • Kontsulta-irizpideak

Enpresei zuzendutako kontsulta-modalitateak

Kontsultak egiteko dauden aukerek hau ahalbidetzen dute:

Sailkapen bat eskatzen duten lizitazioetara aurkezteko eskatzen den sailkapena eskuratu duten enpresen edo kontratisten datuak kontsultatzea.

Enpresen bilaketa egiteko, nahikoa da enpresek zein irizpide bete behar dituzten adierazi eta 'Bilatu' botoia sakatzea. Ondoren, bilaketaren emaitzak azaltzen dituen orria agertuko da, eta irizpide horiek betetzen dituzten enpresa guztiak agertuko dira hor. Bilaketa-irizpiderik adierazten ez bada, sailkatutako enpresa guztiak agertuko dira 'Bilatu' botoia sakatzean. 'Bilatu' botoiaz gain, 'Garbitu' botoia ere agertzen da hasierako orrialdean; aukera ematen du inprimakiko bilaketa-irizpide guztiak ezabatu eta beste kontsulta bati hasiera emateko.

'Bilatu' botoia sakatu ondoren, adierazitako irizpideak betetzen dituzten aurkitutako enpresen zerrenda bistaratuko da. Emaitzen hurrengo orrialdera edo aurrekora joan nahi izanez gero, aski izango da 'Hurrengoa' edo 'Aurrekoa’ sakatzea, hurrenez hurren. Nahi izanez gero, orrialde jakin batera ere joan daiteke, zuzenean orrialde-zenbakiaren gainean klik eginez goiko aldean.
Emaitzen zerrenda orrikatzeaz gain, eragiketa hauek ere egin daitezke:

1) Emaitzaren inprimatzeko bertsioa ikusi, 'Inprimatzeko bertsioa' botoia sakatuz.
2) Bilaketa-pantailara itzuli, 'Bilaketa berria' botoia sakatuz.
3) Enpresa jakin baten xehetasunak ikusi, enpresaren gainean klik eginez.

Bilaketaren emaitzen orrialdean enpresa bat hautatzen denean, enpresaren xehetasunen orrialdea bistaratzen du aplikazioak. Orrialde horretan, enpresari buruzko informazio zehatza ikusi daiteke: sozietatearen izena, IFK/IFZ, sailkapena noiz eman zitzaion eta noiz erregistratu zen eta abar. Enpresaren erregistroaren edo sailkapenaren data iraungi bada, gorriz agertuko da, eta sailkapena etenda dagoen ere adieraziko da.

Orrialde horretatik bilaketaren emaitzetara itzul daiteke, 'Itzuli' botoia sakatuta.

Botere adjudikatzaileei zuzendutako kontsulta-modalitateak

Euskal administrazio publikoetan zeregin honetarako gaituta dauden funtzionarioek “IKUSI ZIURTAGIRIAREN KOPIA” funtzioa dute; horren bidez, enpresa jakin bati buruzko erregistroko indarrean dagoen ziurtagiriaren KOPIA ikusi eta inprimatu dezakete.

Kontsulta-irizpideak

Bilaketa-irizpide bakarra edo batzuk erabil daitezke bilaketa egiteko, eta baldintzak betetzen dituzten enpresak azalduko dira emaitzan. Zenbait bilaketa-irizpide adieraziz gero, irizpide guztiak betetzen dituzten enpresak agertuko dira emaitzan.

Bi eratakoak dira eskaintzen diren hautaketa-irizpideak:

Enpresa identifikatzeko datuak:

  • Testua: testu askea idazteko eremua da; bilaketarako hitzak idatziko dira bertan, eta eremu/atal guztietan bilatuko dira.
  • Inskripzio-zenbakia: enpresa jakin bat bilatzeko aukera ematen du haren inskripzio-zenbakia idatzita. Bilaketaren emaitzak inskripzio-zenbaki hori duen enpresa bakarrik bistaratuko du.
  • IFK/IFZ: enpresa jakin bat bilatzeko aukera ematen du, haren IFK/IFZ idatzita. Bilaketaren emaitzak IFK/IFZ hori duen enpresa bakarrik bistaratuko du.
  • Sozietatearen izena: hau da ohiko irizpidea; sozietatearen izenean bilaketa-irizpide gisa erabili den izena ageri duten enpresa guztien zerrenda bistaratzen du.
  • Lurralde historikoa: lurralde historiko jakin batean kokatutako enpresa guztiak bilatzeko aukera ematen du. 'Guztiak' hautatuz gero, hiru lurralde historikoetako edozeinetan kokatutako enpresak bilatuko ditu aplikazioak.
  • Jarduera ekonomikoa: jarduera ekonomiko jakin bat egiten duten enpresa guztiak bilatzeko aukera ematen du. Bilatu nahi diren enpresen jarduera adierazteko hiru metodo erabil daitezke.
    • 'Jarduera ekonomikoa' eremuaren eskuinean dagoen 'Bilatu jarduera' botoia sakatu. Sakatzean pantaila bat irekiko da, eta gainean klik eginez hautatu ahal izango da nahi den jarduera.
    • Bilatu nahi den jarduera deskribatzeko testua idatzi eta 'Jarduera ekonomikoa' eremuaren eskuinean dagoen 'Bilatu jarduera' botoia sakatu. Sakatzean pantaila bat irekiko da, deskribapenean idatzitako testua duten jarduera ekonomikoak bistaratzen dituen pantaila irekiko da. Gainean klik eginez hautatu ahal izango da nahi den jarduera.
    • Bilatu nahi den jardueraren kodea idatzi (ekonomia-jardueraren gaineko zerga).

Enpresa sailkatzeko datuak:

  • Enpresa mota: sailkatutako enpresa guztiak bilatzeko balio du, non dauden: obretan edo zerbitzuetan. 'Guztiak' hautatuz gero, mota guztietako enpresak bilatuko ditu aplikazioak.
  • Sailkapen taldea: zenbait taldetan sailkatutako enpresa guztiak bilatzeko aukera ematen du. 'Guztiak' hautatuz gero, edozein taldetan sailkatutako enpresak bilatuko ditu aplikazioak. Enpresa zein taldetan sailkatuta egotea nahi den adierazteko, 'Taldea' eremuaren eskuinean dagoen 'Hautatu taldeak' botoia sakatu.
  • Sailkapenaren azpitaldea: zenbait azpitaldetan sailkatutako enpresa guztiak bilatzeko aukera ematen du. 'Guztiak' hautatuz gero, adierazitako taldeetan sailkatutako enpresak bilatuko ditu aplikazioak. Azpitalde batzuk hautatzen badira, ordea, adierazitako azpitalde horietan sailkatutako enpresak bilatuko ditu, eta alde batera utziko ditu 'Taldea' eremuan adierazitako taldeak.
  • Sailkapenaren kategoria: kategoria jakin baten arabera sailkatutako enpresa guztiak bilatzeko aukera ematen du. 'Kategoria' hautatuz gero, edozein kategoriatako enpresak bilatuko ditu aplikazioak. Bilatu nahi den kategoria adierazi ahal izateko, ezinbestekoa da aldez aurretik enpresa mota jakin bat hautatzea.
  • Adierazitako kategoriak baino gorago dauden enpresak ere hautatu nahi diren adieraztea: adierazitako kategorian edo goragoko kategorian sailkatuta dauden enpresak bilatzeko aukera ematen du. Eremu hau hautatzen ez bada, adierazitako kategorian sailkatuta dauden enpresak bakarrik bilatuko ditu aplikazioak. Eremu hau hautatu ahal izateko, ezinbestekoa da aldez aurretik kategoria bat hautatzea.

Azken aldaketako data:

Euskadi, auzolana