Kaudimen tekniko eta profesionalari eustea
Sektore Publikoko Kontratuen azaroaren 8ko 9/2017 Legeak (Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko otsailaren 26ko 2014/23/EB eta 2014/24/EB zuzentarauen transposizioa egiten du Espainiako ordenamendu juridikora) 82. artikuluaren 2. apartatuan ezartzen duenez, lege horren babesean sailkatutako enpresek hiru urtean behin justifikatu behar dute kaudimen tekniko eta profesionalari eustea, sailkapenari eusteko.
Legea betetzen laguntzeko, Euskadiko Kontratazio Publikoaren Aholku Batzordeak erantzukizunpeko adierazpenaren prozedura eta eredua onartu ditu, eta horretarako prestatutako aplikazioaren bidez bete behar dira. Prozedura hori aurreikusita dago indarraldi mugagabeko sailkapena lortu duten enpresentzat. Enpresa horiek hiru urtean behin justifikatu behar dute kaudimen tekniko eta profesionalari eusten diotela, hasieran emandako sailkapenari eusteko.
Erantzukizunpeko adierazpen hori aurkezteak aukera ematen die enpresa sailkatuei lege-agindu hori elektronikoki betetzeko, egiaztagiririk aurkeztu beharrik gabe, hargatik eragotzi gabe Administrazioak deklaratutakoa egiaztatzeko dituen ahalak. Aurkezpen horrek indarrean dagoen sailkapenari eusteko baino ez ditu ondorioak; beraz, hura zabaldu edo aldatzeko, sailkapena berrikusteko beste espediente bat izapidetu behar da.
Horretarako, aplikaziotik bertatik erantzukizunpeko adierazpen bat egin beharko da, enpresak baliabide pertsonal, material eta finantzarioei buruz, egindako obra eta/edo zerbitzuen zerrendari buruz eta zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzeari buruz dituen datuetan oinarrituta.
Adierazpen hori aurkeztu ondoren, eta Administrazioak aitortutako datuak zehatzak eta egiazkoak direla eta erakundearen kaudimen tekniko eta profesionala nahikoa dela egiaztatu ondoren, sailkapenei eutsiko zaie, adostu ziren baldintzetan.
Adierazpen hori epe barruan aurkezten ez bada, sailkapenak ofizioz berrikusteko espedientea ireki ahal izango da, eta, beraz, ezarritako epearen barruan bidaltzea gomendatzen da.
Aplikazioa erabiltzerakoan zalantzarik izanez gero:
- Kontsultatu gure erabilera-gida .
Gorabehera telematikoetarako:
- Telefonoa: 945 016 298. Ordutegia: 07:45 – 20:00
- Posta elektronikoa: laguntzakpe@euskadi.eus
Izapidetzeari eta kudeaketari buruzko kontsultetarako:
- Telefonoak: 945.019.596, 945.019.027, 945.018.935, 945.019.576, 945.018.925. Ordutegia: 07:45 – 14:30
- Posta elektronikoa: clasemp-hac@euskadi.eus
Azken aldaketako data: