Kontratazio Publikoa Euskadin

www.euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Kontratazio Publikoa Euskadin
Kontratazio Publikoa Euskadin

Lizitazio elektronikoko sistema eguneratzea

Urtarrilaren 15ean enpresei eta botere adjudikatzaileei eragiten dien eguneratze teknologiko bat egin da.

GARRANTZITSUA: eskaintzaren bat jaso eta urtarrilaren 15a baino lehen eskaintzak jasotzeko aldian dauden espedienteek sistema zaharrarekin jarraituko dute.

Enpresentzako berritasunak

  • Kendu egin da nabigatzaile bakarra erabiltzeko betebeharra eta, beraz, orain, aplikazioak eguneratutako edozein nabigatzailerekin exekutatzeko aukera ematen du. Nabigatzaileak leiho berriak erabiltzea baimendu beharko du aplikazioa erabiltzerakoan.
  • Prozesuaren pausuak murriztu egin dira eta sinatzeko eta bidaltzeko prozesua sinplifikatu egin da.
  • Onartutako sinadura elektronikoaren ziurtagiriak txartel, token edo disko bidezkoak izan daitezke.
  • Sinadura mekanismoa idazki desktop-ekin egingo da eta beharrezkoa da osagarri hori zure ekipoan instalatuta izatea. Izenperen web orritik deskargatu daiteke. (Deskargatu).
  • Gainera, zure ekipoan Adobe Flash Player-en doako bertsio eguneratua izatea beharrezkoa da. Software hori instalatzea, ordenagailuak oraindik instalatuta ez badu,automatikoki egiten da, betiere, ekipoak osagarrien instalazioa ahalbidetzen badu.
  • Erabiltzailearentzako eskuliburuak aplikazioan bertan egongo dira eskuragarri

Gogorarazten dizuegu, elektronikoki lizitatzeko, enpresa lizitatzaileen erregistroan izena emanda egon behar dela edo aldi baterako gaikuntza izan behar duela.

Botere adjudikatzaileentzako berritasunak

  • Nabigatzaile bakarra erabiltzea kendu egin da eta, beraz, orain, edozein nabigatzaile erabili daiteke, Internet Explorer 9 salbu. Nabigatzaileak leiho berriak erabiltzea baimendu beharko du aplikazioa erabiltzerakoan.
  • Eskaintzen edukiaren sarbiderako eta kontratuak sinatzeko prozedurak sinplifikatu dira.
  • Lizitazio elektronikoko aplikazioa erabiltzeko ziurtagirien gako publikoak esportatzea ez da beharrezkoa izango. Nahikoa izango da dokumentaziora (mahaiak deritzegunak ) unitatearen zein osagarrik sarbidea edukiko duten izendatzea; eta horiek edozein motatako onartutako ziurtagiri elektroniko izatea.
  • Sinadura mekanismoa idazki desktop-ekin egingo da eta beharrezkoa da osagarri hori zure ekipoan instalatuta izatea. Izenperen web orritik deskargatu daiteke. (Deskargatu).
  • Tramitazioan zehar dokumentaziora sartzeko aukera izango duten pertsonak aldatzea ere posible izango da. Ez da beharrezkoa izango mahaiko kideen presentzia fisikoa irekiera egiteko eta, beraz, parte hartze telematikoa egin ahal izango da.

Erabiltzaileentzako eskuliburu berriak aplikazioan bertan egongo dira eskuragarri eta, beti bezala, edozein duda edo argibide nahi baduzue:

Azken aldaketako data:

Kontratazio Publiko Elektronikoa urrats bakarrean
  • Lizitazio elektronikoa
  • Elektronikoki lizitatzea Kontratisten Erregistro Ofiziala inskribatu gabeko enpresen kasuan
  • Elektronikoki lizitatzea Enpresen Behin-behineko Elkarteen kasuan
  • Erregistroan izena ematea, berriztea eta aldaketak
  • Egiaztagiria automatikoki berritzea
  • Kontratisten Erregistro Ofizialako zenbakia kontsulta
  • Ziurtagiria deskargatzea
  • KEO-Ziurtagiria Egiaztapena
  • Kontratuen Erregistroa
Euskadi, auzolana