Hasiera-ra joan

Lizitatzaileak edo Kontratistak

Administrazioarekin kontratuak egiten dituzten edo egin nahi dituzten banakako enpresak edo enpresa sozialak.

Eskuratu kontratatzailearen profiletik Euskadiko 700 botere adjudikatzailek lizitazioei buruz eskainitako informazio guztia, eta harpidetu. Zuretzat erosoagoa izan dadin, eskatu lizitatzaileen erregistroan alta emateko; indarreko ziurtagiria lortuko duzu eta lizitazio elektronikoa erabili ahal izango duzu. ABEE baten bidez lizitatu ahal izateko aldi baterako gaikuntza ere lortu dezakezu. Behar izanez gero, enpresa-sailkapen bat eskura dezakezu, edo errekurtso bat izapidetu KEAOn.

Botere adjudikatzaileak

Hauek dira: EAEn obrak, zerbitzuak eta produktuak kontratatzen dituen administrazio publikoa, eta Kontratuen Legeak horretara behartzen dituen erakunde, ente eta fundazioak.

Euskadiko Kontratazio Plataforman, botere adjudikatzaile izateko alta eskatu behar da, eta izapideak egiteko eskura dauden zerbitzu guztietara sartzeko aukera izango da: Kontratatzailearen profila, Kontratuen Euskal Erregistroa eta lizitazio elektronikoa. Horretaz gain, beste zeregin hauek ere egin ahal izango dira: lizitatzaileen erregistroko ziurtagirietara edo enpresen sailkapenetara sartu; gardentasun-txostenak eta aholku-batzordearenak eskuratu, KEAOrekin izapideak egin, eta elkarreragingarritasunak ematen dituen aukerak baliatu.

BOTERE ADJUDIKATZAILEENTZAKO SARBIDEA

Abisuak eta Ikastaroen egutegia

  • OHAR GARRANTZITSUA, NORTASUNA ORDEZTEA
    2020ko abenduaren 9an ohartarazi genuen moduan, Kontratazio Publikoa Euskadin Plataformaren erabiltzaile diren botere esleitzaileen nortasuna ordezkatzeko saiakera berriak antzeman dira.
    Urtarrilak 11, 2021
  • OHAR GARRANTZITSUA, NORTASUNA ORDEZTEA
    Sektore Publikoaren Kontratazio Plataformak (PLACSP) eta Kontratazio Publikoa-Contratacion Pública Euskadin plataforma erabiltzen duten botere esleitzaileek Interneten nortasuna ordeztu eta kontratuen esleipenei lotuta diru-zenbatekoak eskatzeko ahaleginak antzeman dituzte.
    Abenduak 9, 2020
  • KAUDIMEN MANTENTZEA SAILKAPENERAKO
    COVID-19 gaitzaren eragin ekonomiko eta sozialari aurre egiteko ezohiko premiazko neurriei buruzko martxoaren 17ko 8/2020 Errege Lege Dekretuaren 40. artikuluan ezarritako erregulazioarekin eta Estatuko Kontratazioaren Aholku Batzordearen 20/2020 txostenak egindako interpretazio analogikoarekin bat etorrita, ekonomia- eta finantza-kaudimena aurkezteko epea luzatu egiten da, sailkapena automatikoki etetea saihesteko, urtarrilaren 1era arte.
    Uztaila 3, 2020

OHARRA: On line formakuntza ikastaroak

  • Lizitazio Elektronikoko ikastaroaEnpresentzako

    Enpresei zuzendutako ikastaro honen bidez, Eusko Jaurlaritzak Internet bidez eskaintzen duen sistema elektronikoaren bidez lizitazioak egiteko beharrezkoak diren trebetasunak eskuratuko dira. Gainera, prozesua ahalik eta ondoen egiteko aholku eta gomendioen berri emango da.+ info

  • Kontratatzailearen Profila-Revasconeko ikastaroa Botere Adjudikatzaileentzako

    Ikastaro horri esker, botere esleitzaileek Kontratatzailearen profilaren bidez jakin dezakete nola editatu, nola bidali iragarkiak argitaratu eta bistaratu, bai eta aurretiko iragarkiekin lotu ere. Gainera, REVASCON aplikazioaren bidez kontratuei buruzko informazioa nola editatu, argitaratzera bidali eta monitorizatu aztertzen da, eta txostenak egin eta kontrol-erakundeei igortzen zaizkie.+ Info

  • Lizitazio Elektronikoko ikastaroa Botere Adjudikatzaileentzako

    Ikastaro hau bi jardunalditan egiten da eta Botere Esleitzaileei bideratuta dago. Aukera ematen du Eusko Jaurlaritzaren lizitazio elektronikoko sistemaren bidez irekitako kontratuak izapidetzeko prozesu guztiei buruzko ezagutza eskuratzeko, eskaintzak kargatu eta igortzeko. Gainera, irekitzeko, kontratuak esleitzeko eta formalizatzeko prozesua ezagutzeko eta praktikatzeko aukera ematen du.+ Info

Euskadi, auzolana