-
OHAR GARRANTZITSUA, NORTASUNA ORDEZTEA 2020ko abenduaren 9an ohartarazi genuen moduan, Kontratazio Publikoa Euskadin Plataformaren erabiltzaile diren botere esleitzaileen nortasuna ordezkatzeko saiakera berriak antzeman dira. -
OHAR GARRANTZITSUA, NORTASUNA ORDEZTEA Sektore Publikoaren Kontratazio Plataformak (PLACSP) eta Kontratazio Publikoa-Contratacion Pública Euskadin plataforma erabiltzen duten botere esleitzaileek Interneten nortasuna ordeztu eta kontratuen esleipenei lotuta diru-zenbatekoak eskatzeko ahaleginak antzeman dituzte. -
-
KAUDIMEN MANTENTZEA SAILKAPENERAKO COVID-19 gaitzaren eragin ekonomiko eta sozialari aurre egiteko ezohiko premiazko neurriei buruzko martxoaren 17ko 8/2020 Errege Lege Dekretuaren 40. artikuluan ezarritako erregulazioarekin eta Estatuko Kontratazioaren Aholku Batzordearen 20/2020 txostenak egindako interpretazio analogikoarekin bat etorrita, ekonomia- eta finantza-kaudimena aurkezteko epea luzatu egiten da, sailkapena automatikoki etetea saihesteko, urtarrilaren 1era arte. -
KEAOREN OHARRA, MAIATZAREN 22KO 537/2020 ERREGE DEKRETUARI BURUZKOA KEAOREN OHARRA, MAIATZAREN 22KO 537/2020 ERREGE DEKRETUARI BURUZKOA: ERREGE-DEKRETU HORREK MARTXOAREN 14KO 463/2020 ERREGE DEKRETUAK DEKLARATUTAKO ALARMA-EGOERA LUZATZEN DU, COVID-19K ERAGINDAKO OSASUN-KRISIAREN EGOERA KUDEATZEKO ALARMA-EGOERA DEKLARATZEN BAITU. -
KAUDIMEN MANTENTZEA COVID-19aren krisiak eragindako administrazio-epeen etenaldia laster amaituko delakoan, sailkapen izapidearen zain edo sailkapena berrikusteko zain dauden enpresei gogoratu nahi zaie etenaldi hori amaitzen den unean berriz ekingo zaiela izapideei, dauden daudenean. -
KEAOREN OHARRA, ERREKURTSO BEREZIA JARTZEKO EPEEI ETA ERREKURTSO HORI EBAZTEKO PROZEDURAREN IZAPIDETZEARI BURUZKOA KEAOREN OHARRA, ERREKURTSO BEREZIA JARTZEKO EPEEI ETA ERREKURTSO HORI EBAZTEKO PROZEDURAREN IZAPIDETZEARI BURUZKOA, KONTUAN HARTUTA ZER ONDORIO DITUEN COVID -19K ERAGINDAKO OSASUN-KRISIAREN EGOERA KUDEATZEKO ALARMA-ESTATUAREN DEKLARAZIOAK ETA HORRI BURUZ EMANDAKO PREMIAZKO LEGEDIAK (11/2020 ERREGE LEGE DEKRETUA, MARTXOAREN 31KOA, ETA 15/2020 ERREGE LEGE DEKRETUA, APIRILAREN 21EKOA). -
2/2020 ZIRKULARRA, MARTXOAREN 26KOA, ONDARE ETA KONTRATAZIO ZUZENDARITZAKOA COVID-19REN INPAKTU EKONOMIKO ETA SOZIALARI AURRE EGITEKO EZOHIKO PREMIAZKO NEURRIE BURUZKO MARTXOAREN 17KO 8/2020 ERREGE LEGE-DEKRETUAREN 34. ARTIKULUAN EZARRITAKO KONTRATAZIO PUBLIKOAREN ARLOKO NEURRIAK. -
1/2020 ZIRKULARRA, MARTXOAREN 16KOA ONDARE ETA KONTRATAZIO ZUZENDARITZARENA. GAIA: ZER ONDORIO DAKARREN EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO SEKTORE PUBLIKOAREN KONTRATAZIOAN EPE-MUGAK INDARRIK GABE UZTEAK ETA EPEAK ETETEAK. -
KEAOREN OHARRA, COVID-19K ERAGINDAKO OSASUN-KRISIA KUDEATZEKO ALARMA-EGOERA DEKLARATZEN DUEN MARTXOAREN 4KO 463/2020 ERREGE DEKRETUARI BURUZKOA Erreferentziako arauaren hirugarren xedapen gehigarriak (aurrerantzean, 463/2020 Errege Dekretua), "Administrazio-epeak etetea" izenekoak, honako hau ezartzen du -
COVID-19k alarma-egoeran emandako administrazio-epeak COVID-19ak eragin duen larrialdi sanitarioa dela-eta, egoera berria hobeto kudeatzearren, martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuak alarma-egoera deklaratu du. Bada, hirugarren eta laugarren xedapen gehigarrietan, administrazio-epeak aldatu egingo direla xedatzen du -
Enpresen sailkapena: egindako lanen urte-zenbaketaren aldaketa Sailkapen Batzordeko aparteko saioan, 2020ko otsailaren 19an, ebatzi da, data horretatik aurrera, Estatuko Kontratazio Aholku Batzordearen 2019ko abenduaren 20ko 2018/074 txostenaren irizpidea hartzea. Txosten horren arabera, egindako lanetako zenbatzeko urteak bost eta hiru izan behar dira, hurrenez hurren, obretan eta zerbitzuetan. -
Kontratatzeko debeku berrien deklarazioa Honako enpresa hauei eragiten dieten kontratatzeko debekuak deklaratu dira: Servicio Asistido Médico Urgente, S.L.; Transporte Sanitario Bizkaia, S.L. eta AMBUBASK, S.A.. -
Azarorako eta abendurako prestakuntza-ikastaro berriak, on-line izena emateko sistemarekin Azaroan eta abenduan zehar ikastaroen eskaintza berria sartu dugu, bai botere Botere adjudikatzaileak, bai enpresa lizitatzaileentzak, lizitazio elektronikoari, kontratatzailearen profilari eta kontratuen erregistroari buruzko. Gainera, prestakuntza-eskaintzaren izen-ematea eta kudeaketa errazteko, online izena emateko sistema bat aktibatu da. -
Aholku Batzordeko Sailkapen Batzordearen ohar garrantzitsua Espainiako ordenamendu juridikora 2014ko otsailaren 26ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014/23 (EB) eta 2014/24 (EB) Zuzentarauen transposizioa egiten duen Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legearen 82 artikuluan aurreikusitakoarekin bat, kaudimena mantentzea egiaztatzen duen dokumentazioa dagokion erregelamenduz ezarritako epeetan aurkezten ez bada dituen sailkapenen etete automatikoa izango du ondorio eta baita sailkapen-errebisioaren espedientaren irekiera. -
Widget berria jaitsi daiteke dagoeneko Eusko Jaurlaritzaren Kontratazio Plataformak eta Euskadiko Kontratuen Erregistroak (REVASCON) gardetasunari lotuta jaso behar dituzten eduki guztiak dauden bertan. -
Ongi etorri gure webgune berrira Ikusten duzun bezala, gure web-orrialdeak eguneratu ditugu; diseinu berria eman diegu, Plataforman enpresa lizitatzaileentzat, kontratistentzat edo botere adjudikatzaileentzat erabilgarri dauden zerbitzu guztiak errazago erabili ahal izateko eta horietara errazago sartu ahal izateko. -
Aholku Batzordeko Sailkapen Batzordearen ohar garrantzitsua. Otsailaren 18tik aurrera, Aholku Batzordeko Sailkapen Batzordeak eta bere Unitate Teknikoak beraiei eragiten dieten gaiei buruzko espedienteen tramitazio elektronikoa onartuko dute soilik. Ez da paperik onartuko. Atxikitako ebazpena ikusi. -
Lizitazio elektronikoko sistema eguneratzea Urtarrilaren 15ean lizitazio elektronikoko sistemaren eguneratze teknologiko bat egin da sinatze, bidaltze eta eskaintza eta kontratuen prozedura guztiak erraztu eta hobetetzeko.