Botere adjudikatzaleentzako informazio orokorra
Botere adjudikatzaileentzako sarbidea
Botere adjudikatzaileak aurkeztutako lizitazioen xehetasunak izapidetu edo ikusi nahi badituzu, bai eta erregistratutako espediente bati buruzko horiei lotutako jakinarazpenak ere, hona jo:
Tresnetarako, aplikazioetarako eta botere adjudikatzaileentzako bakarrik den informaziorako zuzeneko sarbideak daude atal honetan.
Zer da Botere Adjudikatzailea bat?
EAEn obrak, zerbitzuak eta produktuak kontratatzen dituen administrazio publikoa, eta 9/2017 azaroaren 8koa Sektore Publikoko Kontratuen Legeak horretara behartzen dituen erakunde, ente eta fundazioak.
Botere Esleitzaileentzako Plataforma esklusiboan alta emateko prozesua hasteko estekan sakatu (zerbitzu hori ez da enpresentzat). Alta horri esker, botere esleitzaileek eskuragarri dauden izapidetze-zerbitzu guztietara jo dezakete (Kontratatzailearen Profila, Kontratuen Euskal Erregistroa eta Lizitazio Elektronikoa). Alta emanda bazaude, ez da beharrezkoa prozesu hori egitea. Sakatu hemen botere esleitzaile gisa alta emanda zauden egiaztatzeko.
- Ordenagailuan onartuta dauden nabigatzaileak erabiltzea (beti bertsio eguneratuenak edukitzea gomendatzen dugu): Internet Explorer 11 edo berriagoa, Firefox Quantum 62 edo berriagoa, Chrome 70 edo berriagoa, Safari 12 edo berriagoa, Opera 56 edo berriagoa.
- Sinadura elektronikoko ziurtagiri onartu bat eduki behar da: txartel, token edo disko bidezkoa.
- Ziurtagiri hauek onartzen dira: kontsultatu esteka hau .
- Ezkerreko menuan ageri dira atal honetan izapidegileen eskura dauden zerbitzuak.
Informazio historikoa eskuratzeko edo 2021eko ekainaren 21a baino lehen sortutako espedienteen jakinarazpen/luzapen bati erantzuteko, sartu kontratazio publikoko lehengo plataforma n.
Espedientearen lehen argitalpena noiz egin zen egiaztatzeko, sartu esteka honetan espedientea bilatzeko eta ikusi laburpenean agertzen den "Lehenengo argitalpen-data".
KontratazioA plataformaren erabileran zalantzarik izanez gero, doako online prestakuntza eskaintzen die erabiltzaileei, bai ikastaroetan, bai eskuliburuetan eta bideoetan edo prestakuntza-piluletan.
Laguntza pertsonalizatuagoa behar izanez gero, plataformak harremanetarako baliabide hauek jartzen ditu zure eskura:
Zalantza funtzionaletarako:
- Posta elektronikoa: kontratazioa@euskadi.eus
- Harremanetarako telefonoa: 945 016 380 (arreta ordutegia: 8:00etatik 15:15era).
Gorabeheretarako:
- Posta elektronikoa: laguntzakpe@euskadi.eus
- Telefonoa: 945 016 298 (arreta ordutegia: 7:45etik 20:00etara).
Azken aldaketako data: