Pleguak
Pleguak Ogasun eta Finantzako sailburuaren 2024ko urriaren 4eko Aginduaren bidez onartu ziren.
Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legea (Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko otsailaren 26ko 2014/23 (EB) eta 2014/24 (EB) Zuzentarauen transposizioa egiten duena Espainiako ordenamendu juridikora, aurrerantzean SPKL) indarrean jartzeak behartzen du pleguetan alderdi jakin batzuk sartzera eta prozeduraren izapide eta figura batzuk eta kontratu mota berriz definitzera.
Berriki, Enpresak Sortu eta Handitzeko irailaren 28ko 18/22 Legearen 10. artikuluak Sektore Publikoko Kontratuen azaroaren 8ko 9/2017 Legearen 216. eta 217. artikuluak aldatu ditu, kontratistak azpikontratistei behar bezala ordaintzen diela bermatzeko. Era berean, Sektore Publikoko Kontratuen azaroaren 8ko 9/2017 Legearen zenbait artikulu aldatzen dituzte honako lege hauek: Estatuaren 2023ko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 31/2022 Legearen azken xedapenetako hogeita zazpigarrena; otsailaren 20ko 2/2023 Legea, arau-urratzeei eta ustelkeriaren aurkako borrokari buruzko informazioa ematen duten pertsonen babesa arautzen duena; Enpleguari buruzko otsailaren 28ko 3/2023 Legea, eta Trans pertsonen berdintasun erreal eta eraginkorrerako eta LGTBI pertsonen eskubideak bermatzeko otsailaren 28ko 4/2023 Legea.
Kontratu-errekurtsoen administrazio-auzitegien ebazpenak ere, eta, Euskal Autonomia Erkidegoaren kasuan, bereziki Kontratuen inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoarenak, eta autonomia-erkidegoko, Estatuko eta, batez ere, Europar Batasuneko jurisprudentzia, kontuan hartu behar dira, eta baldintza-agirien ereduetan islatu, ahal den neurrian.
Azken aldaketako data: