Joan edukira
Euskadi
Kontratazio Publikoa Euskadin
Enpresen sailkapena

Informazio Orokorra


Zer da Enpresen Sailkapena?

Sektore Publikoaren Kontratuen Legearen arabera, enpresen sailkapenari esker sektore publikoaren erakundeekin kontratatzeko interesa duten enpresen kaudimen ekonomiko, finantzario eta teknikoa edo profesionala egiaztatu daiteke.

Gaur egun, sailkapena nahitaezkoa da 500.000 euro edo hortik gorako balio zenbatetsia duten obra-kontratuetarako.

Aipatutako balio zenbatetsi horretatik beherako zerbitzu- edo obra-kontratuei dagokienez, sailkapena nahitaezkoa ez bada ere, aukera ematen die enpresei beren ekonomia- eta finantza-kaudimena eta kaudimen teknikoa edo profesionala egiaztatzeko, baldin eta kontratuaren xedea indarrean dauden sailkapenen talde edo azpitalderen bateko sailkapen-eremuan sartuta badago.


OHAR GARRANTZITSUAK


Letra klasifikazioen indarraldi eta eraginkortasun galera

Sailkatutako enpresa guztiei gogorarazten zaie ezen, abuztuaren 28ko 773/2015 Errege Dekretuaren laugarren xedapen iragankorrean ezarritakoaren arabera (773/2015 Errege Dekretua, urriaren 12ko 1098/2001 Errege Dekretuak onartutako Herri Administrazioen Kontratuei buruzko Legearen Erregelamendu Orokorraren zenbait agindu aldatzen dituena), “errege-dekretu hau indarrean sartu aurretik emandako sailkapenek beren indarraldia eta eraginkortasuna galduko dutela 2022ko urtarrilaren 1ean, eta baja ematen zaien enpresak ofizioz agertuko direla. Aurrekoa Errege Dekretu honen bigarren eta hirugarren xedapen iragankorretan aurreikusitakoari kalterik egin gabe ulertuko da.”

Hori guztia dela eta, oraindik sailkapen zaharrari eusten dioten enpresei eskatzen zaie urtea amaitu baino lehen sailkapen berria lor dezatela Kontratazio Publikoa Euskadin plataforman (KPE-CPE) dagoen berrikuspen-prozeduraren bidez, eta ohartarazten zaie, hala egiten ez badute, 2022ko urtarrilaren 1eko 00: 00etan automatikoki zeukaten sailkapenak indarra eta eraginkortasuna galduko duela. Aurten berrikuspen-eskaera aurkeztu izanak ez du balio izango sailkapena mantentzeko 2022ko urtarrilaren 1etik hasitako berrikuspen-espedientearen ebazpen-datara arte.


Egindako lanen urte-zenbaketaren aldaketa

Sailkapen Batzordeko aparteko saioan, 2020ko otsailaren 19an, ebatzi da, data horretatik aurrera, Estatuko Kontratazio Aholku Batzordearen 2019ko abenduaren 20ko 2018/074 txostenaren irizpidea hartzea. Txosten horren arabera, egindako lanetako zenbatzeko urteak bost eta hiru izan behar dira, hurrenez hurren, obretan eta zerbitzuetan.


Sailkapenari buruzko prozedurak Euskal Autonomia Erkidegoko Kontratazio Publikoaren Aholku Batzordeko Sailkapen Batzordeari laguntzeko unitate teknikoan kudeatzen dira; hain zuzen ere, Ekonomia eta Ogasuna Sailean.

EAEn, Euskal Autonomia Erkidegoko Kontratazio Publikoaren Aholku Batzordeko Sailkapen Batzordeari dagokio enpresa-sailkapena ematea. Hilean behin egiten ditu bilerak. Erabakiak hartzeko, gehienez ere, hiru hilabete daude, dagokion erabakia hartzeko beharrezkoak diren baldintzak betetzen direnetik. Epe horretan berariazko ebazpena ematen ez bada, isiltasun positiboaren bidez ebatzi dela joko da.

Euskal Autonomia Erkidegoko Kontratazio Publikoaren Aholku Batzordeko Sailkapen Batzordeak enpresen sailkapenari buruz hartutako erabakiak Estatu osoan kontratatzeko eragina izango dute.

Indarraldi mugagabea izango du ematen den sailkapenak. Dena den, sailkapen horri eutsi ahal izateko, ekonomia- eta finantza-kaudimena izaten jarraitzen duela justifikatu beharko du urtero interesdunak, eta hiru urtean behin, kaudimen tekniko edo profesionala izaten jarraitzen duela.

Euskal Autonomia Erkidegoko Kontratazio Publikoaren Aholku Batzordeko Sailkapen Batzordeak helburu horretarako emandako ziurtagiri bidez.

Azken aldaketako data: